Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ugaitz Mugertza mutrikuarra finaletik kanpo geratu da

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalistak zapatuan [urriak 24] erabaki ziren.

Sherpa.ai aizkora Finalera sailkatutako sei aizkolariak. Argazkia: Aizkolari Elkartea.
Aintzina Monasterio Maguregi
Mutriku
2020/10/26

Lehen mailako hamar aizkolarik Zestoako Gurutzeaga frontoian lehiatu zuten Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren sailkapen kanporaketa, zapatuan, eta Ugaitz Mugertza mutrikuarrak ez zuen finalerako txartela lortu.

Hain zuzen, sei aizkolari hauek ariko dira Bilbao Arenako finalean: Mikel Larrañaga (18:46), Iker Vicente (19:31), Eneko Otaño (19:45), Julen Alberdi (19:51), Aitzol Atutxa (20:01) etaq Jon Irazu (21:01). Mugertza 22:18ko denboragaz geratu zen finaletik kanpo.

Mutrikuarrak adierazi duenez, lehenengo bosten artean sailkatzea ezinezkoa ikusten zuen, baina, seigarren txartel horren bila joan zen. Azken aldian egin dituen entrenamenduekin pozik egon da, eta sentsazio horiek zapatuko kanporaketan islatu ez izanagatik pena apur bat daukala aitortu du: “Esperantza baneukan, eta saiatu ere asko egin naiz. Entrenamendu onak eginda nituen, baina egia esan finalera sartzea oso gaitza ikusten nuen. Aukerak bai ikusten nituen; seigarren postu hori neukan buruan. Lehenengo bosten artean muturra sartzea ia ezinezkoa ikusten nuen. Sartu diren lehen bostak seguru nituen, eta Irazuk lortu duen seigarren postu horrek ihes egin zidan azkenean”. Egurragaz “batere zorterik” ez zuela eduki gaineratu du: “Batez ere hasierako bizpahiru egurrak nahiko gogorrak zirela iruditu zitzaidan. Beste aizkolariekin hizketan, eurenak onak omen zirela esan zidaten. Uste dut alde pixka bat egon zela, baina bestela, ez dago aitzakiarik”.

316 pertsonako aforoa zeukaten zapaturako, eta 260 ikusle batu ziren frontoian. Zozketa bidez erabakita, hiru txandatan aritu ziren aizkolariak.

Garai berrietara egokituta, aizkolariek euren apustua egin dute, eta hasitako aro berri honetan lortzen ari direnagaz pozik daudela dio Mugertzak. Antolakuntza aldetik balorazio positiboa egin dute, “oso pozik· daude. “Oso gustura egon ginen, eta oso ondo antolatuta egon zen. Publikoa ere dezente bildu zen. Balorazioa oso positiboa izan da”, nabarmendu du mutrikuar aizkolariak.

Finala. Azaroaren 29ko finalerako sarrerak laster jarriko dituzte salgai www.aizkolaritxapelketanagusia.eus web orrialdean. 400 ikusleko muga egongo da Bilboko Bilbao Arenan.

Lehen mailakoen finalagaz gain, lehen mailarako promozioa lortzeko lehiatuko dira zortzi aizkolari hauek: Aratz Mugertza mutrikuarra, Larrea III, Corchero, Jauregi, Eneko Saralegi, Pellejero, Zelai lV eta Julen Kañamares. Euskal Irrati Telebistak zuzenean eskainiko ditu aipatu bi finalak.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.