Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Biohondakinen gaikako bilketa hobetzeko kanpaina egin dute Mutrikun

Debabarrena eskualdeko 260 fruta dendetan, pintxoak dituzten tabernetan eta jatetxeetan materia organikoaren gaikako bilketa sustatzeko kanpaina gauzatu dute abuztua eta urria bitartean.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/10/27

Debabarrena Mankomunitateak kanpaina berri bat egin du eskualdeko fruta dendetan, pintxoak dituzten tabernetan eta jatetxeetan materia organikoaren gaikako bilketa sustatzeko. “Establezimendu hauek beren jarduera motagatik hondakin organiko edo janari hondakin ugari sortzen dituzte. Horiek edukiontzi marroietara bota behar dira, gero konposta egiteko”. 

Kanpaina egin aurretik eskualdeko zenbait establezimenduk hainbat arrazoirengatik hondakinak ez zituzten bereizten esan dute. Azpimarratu dutenez, kanpainaren helburua arrazoi horiek entzutea eta identifikatzea izan da, eta establezimenduei erraztasun gehiago ematea gaikako bilketaren datuak hobetzeko.

Bisitatu dituzten taberna eta jatetxeen artean 45ek hondakin organikoak ez dituztela bereizten egiaztatu dute

Abuztuaren erditik urrira bitartean eskualdeko 260 establezimendu baino gehiago bisitatu dituzte. Informazioa banatu, proposamenak entzun eta biohondakinak birziklatzeko bitartekoak eskaini dituzte. Abuztuaren bigarren hamabostalditik irailaren lehenengo hamabostaldira bitartean, esaterako, eskualdeko 69 fruta denda bisitatu zituzten. Horietan 45 litro hamar ontzi marroi eta 25 litroko beste zortzi eta poltsa biodegradagarriak banatu zituzten, sortutako biohondakinak edukiontzi marroira bota ahal izateko.

Urrian, berriz, 169 taberna eta jatetxe bisitatu dituzte. “Bisita horietan egiaztatu da 45 establezimenduk ez dituztela hondakin organikoak bereizten. Establezimenduen erdiak baino gehiago pintxoak dituzten tabernak dira, eta 25 litroko ontziak banatuko zaizkie”.

Jatetxeei dagokienez, irtenbidea ematea konplexuagoa dela azaldu dute. “Denbora gehiago beharko da gauzatzeko. Mankomunitatetik lantzen ari garen proposamena jatetxe bakoitzean edukiontzi marroiak jartzea da, hondakinak ahalik eta erraztasun handienekin bertan uzteko. Kasu askotan, kamioiak iristeko zailak diren lan eremuetan jartzen dira edukiontziak, eta, horregatik, irtenbide bideragarria, teknikoa eta ekonomikoki sostengarria proposatu behar dugu”. Arazoari irtenbidea 2021ean eskaini ahal izatea espero dute.

Irailean birziklapen daturik onenetako bat izan duen herrietako bat Mutriku da

Datu onak. Bestalde, gaikako bilketak irailean gora egin duela nabarmendu dute Mankomunitateko iturriek. “Datuak positiboak dira, eta, pausoz pauso ari gara gaikako bilketa datuak hobetzen eskualdean”. Zehaztu dutenez, hondakinen %54,71a bildu dute gaika eskualdean, iaz baino %1,03 gehiago. Jakinarazi dutenez, eskualdeko birziklapen daturik onenak dituzte herriak Deba eta Mutriku izan dira, %66,76 eta %64,54arekin, hurrenez hurren. “Eskualdeko bataz bestekoa bainoa 10 puntu gehiago jaso dituzte”. 

Edukiontzi marroietan 405 tona biohondakin jaso dituzte, 290 tona paper eta kartoiaren edukiontzian, 126 tona ontzi arinen edukiontzian eta 160 tona beiraren edukiontzi berdean. Bestelako 355 tona ere bildu dituzte gaika. Horien artean, nabarmentzekoak dira egurraren gaikako bilketan jasotako 233 tonak. Edukiontzi grisean, aldiz, 1.183 tona errefusa jaso dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.