ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, bigarren greba eguna izan dute gaurkoa [urriak 27] eskoletako jangeletako langileek. Eguenean [urriak 29] egingo dute hurrengoa.
Formatu txikiko ekimenetara jo dute aurten antolatzaileek, eta formatu txiki horretan gauza oso politak lortu direla adierazi dute.
Segurtasun neurriak indartu dituzte, eta aforoa oraindik ere txikiagoa izango da.
Debabarrena eskualdeko 260 fruta dendetan, pintxoak dituzten tabernetan eta jatetxeetan materia organikoaren gaikako bilketa sustatzeko kanpaina gauzatu dute abuztua eta urria bitartean.
Aldundiko ordezkariek esan dute bisita horiek funtsezkoak direla egoiliarren ongizate emozionalerako.
Ekai Lersundi ondarrutarraren bizitza jasotzen duen dokumentalak film laburrik onenaren atalean jaso du saria.
Atzo [urriak 26] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasu berriak: Ondarroa (9), Markina-Xemein (8), Lekeitio (6), Berriatua (6), Mutriku (2), Munitibar (1) eta Aulesti (1). Ondarroa, gainera, gune gorri izatera pasa da.
Urriaren 30ean eta azaroaren 8an herriko plazan egongo dira Euskara Batzodeko kideak.
Herritarrei ez eze, dendariei eta Mutrikuko Udalari ere eskerrak eman diete bularreko minbizia ikustaraztearren.
Egindako lanagaz eta emaitzagaz "oso pozik" dagoela adierazi du ondarrutarrak. Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa da bere hurrengo hitzordua, eta Uxue Ansorregi bikoteagaz batera, txapela defendatzera joango da.