Markina-Xemeingo Patrokuan dagoen ikasgelako giltzak udaletxean jaso ahal dira
Aste osoan egongo da erabilgarri Patrokuako ikasgela, 09:00etatik 22:00etara. Erabiltzaile bakoitza bere giltzagaz sartuko da.
Patrokua jauregiko bigarren solairuko Ikasgela erabiltzeko eskaera egin zuten herritarrek euren giltza jaso ahalko dute udaletxean. Horrekin batera, baina, erabiltzaileek erantzukizunaren adierazpena sinatu beharko dutela jakitera eman du udalak, “eta bertan zehazten diren baldintzak behar bezala bete”. Horrela izango ez balitz, Ikasgela erabiltzeko eskubidea galduko luketela azaldu dute.
Aste osoan egongo da erabilgarri Patrokuako ikasgela, 09:00etatik 22:00etara. Bakoitza bere giltzagaz sartuko da, baina gehienez 20 lagun batu ahalko dira bertan.
Erabiltzaile bakoitzak, nahitaez, higiene eta segurtasun neurriak hartu beharko dituela gaineratu du udalak: “maskararen erabilera une oro, sarreran eta irteeran eskuak garbitzea, segurtasun distantzia gordetzea eta irteterakoan erabili den gunea desinfektatzea”.
Bestalde, udalaren ardurapean geldituko dira COVID-19-a dela eta hartu beharreko neurri eta erantzukizun guztiak.