Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Energia eta irisgarritasun planak gauzatu nahi dituzte Markina-Xemeinen

315.064 euroko kreditu aldaketa onartu du Markina-Xemeingo Udalbatzak, eta hori hainbat inbertsiotara bideratuko dutela esan dute. Bizikidetzari begirako hainbat egitasmo aurreikusi dituztela esan dute.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/11/02

Kreditu aldaketa handi bat onartu zuen Markina-Xemeingo Udalbatzak joan den eguazteneko [urriak 28] azken osoko bilkuran. 315.064,55 euroko aldaketa izango da, eta partida nagusiak etorkizunera begira Markina-Xemeinen egin nahi dituzten inbertsioetara zuzendu dituzte. Plangintza bi dira nagusiak: Energia Plana eta Irisgarritasun Plana. Horrez gain, bizikidetzari begirako hainbat egitasmo dituzte aurreikusita.

Energia Planari dagokionez, udala hasi da jada plangintza horregaz lotutako inbertsioak abiarazten. Besteak beste gas galdarek jarriko dituzte frontoian eta kultur aretoan. Udalak jakitera eman duenez, lan horiek aurrera eramateko Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza bat jaso dute eta lanen kostu osoaren %60 ordaindu ahalko dute laguntza horregaz. Galdarak jartzeak 89. 651,47 euroko kostua izango du.

Energia Planagaz ados badago ere, puntu honetan ñabardura bat egin zuen EH Bilduk. Galdarak aldatzen hasi aurretik energia plana egin behar dela ikusten dute, eta energia plan horren arabera erabaki zer egin behar den. Energia planak jasoko duela diote herri mailan ze premia eta ze gabezi dagoen, eta egin beharreko inbertsioak horren ondoren egitea da euren proposamena, ez aurretik egin inbertsio bat eta gero plana.

Irisgarritasun Planera, berriz, 14.372,38 euro zuzenduko ditu udalak. Azaldu dutenez, hirigintza inklusiboa eta jasangarria bultzatzea da plangintzaren helburua, eta asmo horregaz hainbat jarduera prestatu dituzte. Alde batetik, bizikleten erabilera sustatzeko eta herri barruan ibilgailuen abiadura moteltzeko lanak egitea dute asmoa. “Udala aurreproiektu bat lantzen ari da, eta prozesu parte hartzailea izatea nahi da, herritarren ekarpen eta ikuspuntuak kontuan hartuta aurrera eramango dena”.

Irisgarritasun planari lotutako beste ekimen bi ere badituzte aurreikusita. Alde batetik zebrabideetan argiak jartzea (968 euro), eta bestetik, Xemein Etorbidean alertako zeharkako bandak jarriko dituzte (2.178 euro), Vega kafetegiaren eta Caixabank banketxearen artean hain zuzen ere, gidariek arretaz zirkulatzeko.

Bizikidetzari lotuta, bestalde, txakurrak txisa eta kaka egiteko gune bat prestatuko dute kanposantuaren ondoko berdegunean (7.307 euro). Horrez gain, Bekobenta Eskolan jolasgune berria egiteko 2.000 euroko laguntza emango diote Oizpe Guraso Elkarteari, eta Atxondo kiroldegian ere egingo dituzte inbertsioak. Aipatu dutenez, kiroldegian mantenu lanak modu seguruan egin ahal izateko segurtasun sokak ipiniko dituzte (9.312 euro) eta 2019an igerilekuko dutxetan egindako igeltserotza eta iturgintza lanak ere bere gain hartuko ditu udalak (4.053 euro).

Toldope taberna aurrean eta San Roke egotetxearen parean ere obra garrantzitsuak egingo dituztela azaldu dute. “Aspalditik daude kanalizazio arazoak Toldope aurrean eta San Roke parean, eta horiek konpondu nahi ditugu”. Konponketek 34.000 euroko kostua edukiko dute.

Iruzubietako lanekin ere hastea dauka asmoa udalak. Espaloi bat egin eta bidea konponduko dute ekitaldi ezberdinetan. Proiektuak 48.700 euroko kostua edukiko du, eta lehenengo ekitaldian errepidea konpontzeko lanak egingo dituzte. Aurten emango dituzte lanak eta datorren urtean hasiko dira obrak. Iturretako elkarteko instalakuntza elektrikoaren eta putzu septikoaren konponketa lanak ere aurreikusi ditu udalak. “Elkartea egurrezkoa da, eta segurtasunagatik beharrezkoa da instalakuntza elektrikoa berriztea. Putzua ere ez dago ondo eta konpondu beharra dauka”. 12.812 euro aurreikusi dituzte lan horietarako.

Auzoei lotutako beste lan batzuk izango dira errepideen konponketekin lotutakoak. Segurtasun hesiak jarriko dituzte, urtea amaitu orduko.

Azkenik, udaletxeko osoko bilkura aretoan pantaila bat ipiniko dute. “Ekimen hau oso baliagarria izango da bertan egiten diren ekimen, aurkezpen eta ekitaldietarako. Pantaila bidez proiekzioak edo bilera telematikoak egin ahalko dira esate baterako”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.