Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Azken hiru egunetan 61 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun

Kasu berri gehienak barikuan [urriak 30] erregistratu zituzten (36). Kasu gehien Markina-Xemeinen erregistratu dituzte (13). Dena dela, Ondarroan eta Lekeition ere bakoitzean 12 kasu berri atzeman dituzte; bi herriek gune gorrian egoten jarraitzen dute.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/11/02

Barikutik domekara [urriak 30-urriak 31-azaroak 1] bitartean 61 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak:

  • Berriatua: 5 (2 barikuan, 2 zapatuan eta 1 domekan)
  • Etxebarria: 8 (7 barikuan eta 1 zapatuan)
  • Ispaster: 3 (1 barikuan eta 2 zapatuan)
  • Lekeitio: 12 (8 barikuan, 3 zapatuan eta 1 domekan)
  • Markina-Xemein: 13 (5 barikuan, 7 zapatuan eta 1 domekan)
  • Munitibar: 3 (barikuan)
  • Ondarroa: 12 (7 barikuan, 1 zapatuan eta 4 domekan)
  • Mutriku: 5 (3 barikuan eta 2 domekan)

Lekeitiok eta Ondarroak, gainera, gune gorrian egoten jarraitzen dute: 100.000 biztanleko 849,83ko tasa dauka Ondarroak, eta 703,84 Lekeitiok. Mutrikuk gune gorritik kanpo egoten jarraitzen du, eta 356,21eko tasa dauka.

Atzoko [azaroak 1] datuak eskuetan, joan den astean [urriak 26tik azaroak 1era] Lea-Artibain eta Mutrikun COVID-19arekin kutsatutako 172 kasu erregistratu zituzten; kasu gehien Ondarroan atzeman zituzten:

  1. Ondarroa: 45
  2. Lekeitio: 37
  3. Markina-Xemein: 37
  4. Berriatua: 21
  5. Etxebarria: 12
  6. Mutriku: 8
  7. Munitibar: 6
  8. Ispaster: 4
  9. Aulesti: 2

Neurri murriztaile gehiago? Beste alde batetik, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, koronabirusari buruz hitz egin zuen barikuan [urriak 30] Iñigo Urkullu Lehendakariak, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek egindako galdera banari erantzunez. Urkulluk aitortu zuen izurriaren egungo egoera “larria” dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta atea ireki zion neurri murriztaile gehiago hartzeari. Hain zuzen ere, aste honen erdian erabakiko du Jaurlaritzak neurri zorrotzagorik behar ote den; asteazkenean eta ostegunean [azaroak 4-5] aztertuko dute. Aukera horien artean legoke “ezinbestekoa ez den ekonomia jarduera oro etetea, etxeratzeko ordua aurreratuta”. Baztertu egin du martxoan ezarritako etxeko konfinamendua berriz ezartzeko aukeraz hitz egitea: “Horretaz mintzo banaiz, alarma gisa ulertuko da, konfinatu egingo garela”. Baina “dena mahai gainean” dagoela ohartarazi du gero.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.