Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Munitibarko herrigunetik Gerrikaitzera arteko bidean lanak egiten ari dira

Oinezkoek lehentasuna edukiko dute, eta, besteak beste, espaloiak zabalduko dituzte irisgarritasuna hobetzeko.

Gerrikaitzerako bidean lanak Argazkia: Plugin Estudioa.
Aintzina Monasterio Maguregi
Munitibar
2020/11/02

Munitibarko herrigunetik Gerrikaitzera bitartean oinezkoentzako ibilbide “egokia eta segurua” egiteko lanak hasi zituzten atzo [azaroak 2].

“Gaur egungo kotxeentzako bide forala moldatuko da oinezkoentzat egokitzeko. Ahalegin berezia egingo da bideak oinezkoentzako funtzionaltasuna irabazteko eta pasatzen diren ibilgailuen abiadura murrizteko”, dio Arkaitz Goikoetxea Etxebarria Munitibarko alkateak. Gainera, azpimarratu du Gerrikaitz auzoko aparkaleku publikoari aldiriko erabilera eman ahal izango zaiola, “behar denean”.

Espaloiak zabaldu egingo dituzte, eta horrek irisgarritasun baldintzak hobetuko ditu, bidea denentzako erabilgarria izateko. Egitekoak burutzeko ahal den neurrian material birziklatua erabiliko duela jakinarazi dute.

Oinezkoek lehentasuna. “Gerrikaitzen bizi diren auzokoek askotan eskatu dute bide forala moldatzea oinezkoari lehentasuna emateko, eta bidea modu seguruan gurutzatzeko. Izan ere, ez da erraza ikustea kotxeek bertatik igarotzean abiadura muga errespetatzen dutela. Horrela, Munitibarko bide-gurutze nagusian aurton egindako obraren estilo berean, herri-gunetik Gerrikaitzera bitartea ere moldatuko da”, azaldu du herriko alkateak.

Udalak 112.960,27 euroko inbertsioa egingo du lanok gauzatzeko, eta bi finantziazio iturri ditu: alde batetik, Eusko Jaurlaritzak 2019an ateratako garapen jasangarriko ekintzak gauzatzeko deialditik 69.513,09 euro jasoko ditu, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzak irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak laguntzeko deialditik 43.447,18 euro jasoko ditu. Bi diru-laguntzon bidez oso-osorik finantzatuko da herri-gunetik Gerrikaitzera arteko ibilbidea.

Printzipioz, lanok Learri SAMPri esleitu dizkio udalak, “hirigintza lanak egiteko Lea Ibarrako Udalen norbere baliabideari”, eta lanok sei astetan egitea aurreikusi dute, baina denboran apur bat luzatzea “normala izango” litzatekeela zehaztu dute. Beti ere, urte amaierara orduko amaitzea esperi dute.

Ekarpenak egiteko aukera. Lan hauek herritarren egunerokotasunean eragin litzaketen eragozpenengatik aurretiaz barkamenak eskatu ditu alkateak, udalaren izenean.

Udalak Gerrikaitzeko bizilagunei gutun bidez helarazi zien informazioa aurreko astean. Horrekin batera, ekarpenak egiteko aukera ere eman diete. Horretarako edota udalari kontuan hartzeko informazioren bat bidali gura badiete, udaleko buzoian uzteko, udalera deitzeko, alkatetza@munitibar.org helbide elektonikora mezua bidaltzeko edo obraren ardunadunari esateko eskatu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.