Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oihana Kortazarrek ezin izan du amaitu Azores Trail Run lasterketa

Azken eguneko etaparen 20. km-an ezker orkatila bihurritu zuen, eta, ondorioz, lasterketa utzi behar izan du. Denboraldia bukatu du, eta balorazio baikorra egin du Mutrikun bizi den elgetarrak.

Golden Trail Championship Argazkia: Jordi Saragossa/fotògraf.
Aintzina Monasterio Maguregi
Mutriku
2020/11/02

Urteko lasterketa garrantzitsuena ezin izan duelako bukatu “penaz” dago Oihana Kortazar. Ostegunean hasi eta atzo [azaroak 1] amaitu zuten Azores Trail Run lasterketa, baina 14 km-ren faltan erori zen Kortazar.

Hain zuzen, lasterketaren azken etapa horren 20. km-an, harri arteko eremu batean, aldapan behera ziohala, ezker orkatilan bihurritua egin, eta erori egin zen. Ondorioz, lasterketa utzi behar izan zuen Mutrikun bizi den elgetarrak: “Caldeira sumendiaren harri bolkanikoa zegoen. Sumendien harriek zauri handiak egiten dituzte, eta azala erre egiten dizute. Ditudan zauriak ez dira oso sakonak, baina ezkerreko hanka guztia, besoa, sorbalda, ukalondoa eta mokor dena urratu handiekin ditut, azala erreta daukadalako”.

Lehen eguneko etapa 17. amaitu zuen, eta barikuan [urriak 30] lehiatu zuten etapan seigarrena izan zen: “Askoz hobeto ibili nintzen, eta horrek sailkapen orokorrean postu asko aurreratzea ekarri zidan”. Hirugarren etapan hamargarren sailkatu zen, eta aurreko eguneko postua mantendu zuen. “Lehen hamarren artean mantendu ahal izateko, atzo bederatzigarren edo hamargarren bukatu behar nuen, baina orkatilan bihurritua eginda bertan behera laga behar izan nuen. Pena handiz nago, baina esfortzu dena egin dut proban”, azaldu du Mutrikuko bizilagunak.

 Azores Trail Run

Kortazar barikuko etapan. Argazkia: Azores Trail Run.

“Maila aldetik” aurten egin ahal izan duten lasterketa “garrantzitsuena” izan da azken egunotakoa, eta ilusioz prestatu du. Kortazarren arabera, lehenengo hirurak beste maila batean aritu dira, eta gainontzekoen artean “beste lasterketa bat bezalakoa” egon da: “Lehen hirurak harrapaezinak izan dira”. Lasterketa eremuak oso labainkor egon dira, lokatz asko pilatu delako, eta harri asko eduki dituztela zehaztu du: “Lokatz asko eduki dugu lau etapetan, eta horrek konplikatu egin du. Baina, lasterketa honen zailtasuna izan da korrikalarien maila oso altua egon dela. Adibidez, jaitsiera oso arriskutsuetan ezin zenuen lo gelditu edota lasai hartu, eta aldapan gora eta lautadetan berdin. Handicapa hori izan da, maila altu hori, baina horrek egin du hain interesgarria izatea eta hona etortzeko gogoa edukitzea”.

Etapakako lasterketan esperientzia dauka, eta gogotsu aritu da: “Ilusioz nengoen etortzeko, eta etapakako lasterketa honi aurre egiteko ez neukan beldurrik, aurretik eginda ditudalako”.

Denboraldia bukatu du, eta balorazio baikorra egin du. Pozik dago: “Balorazioa oso ona da. Eduki dudan errendimenduarekin gustura nago. Gehienak irabazi ditut, eta pare bat lasterketatan bigarren postua lortu dut. Urtarrila eta otsaila bitartean, lau bat proba egin nituen. Eta uztailetik hona hamar bat lasterketa egin ditut, horietatik bat hiru etapakoa izan da, eta hau lau etapakoa. Uztailetik hona hamabost egunero lasterketa bat egin dut behientzat. Ematen zuen lasterketarik ez zela egongo, baina batzuk egin ditut behientzat, eta pozik nago”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.