Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mutrikun grabatutako 'Ilargi guztiak' filmaren lehen irudiak ezagutara eman dituzte

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen baitan filmaren 'teaser'-a esklusiban ikusteko aukera egon da.

'Ilargi guztiak' filmaren fotograma bat. Argazkia: Nico de Assas.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2020/11/05

Mutrikuko Santa Katalina komentuan grabatutako Ilargi guztiak filmaren lehen irudiak gaur [azaroak 6] Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen baitan esklusiban ikusteko aukera egon da. Igor Legarreta zuzendari bilbotarraren bigarren film luzea laster estreinatuko dute zinema aretoetan. Goizean, komunikabideek filmaren aurrerapenaren proiekzioa ikusteko aukera eduki dute, eta arratsaldean berriz, ikusleei begirako beste emanaldi bat ere emango dute. Zehazki, 19:00etan Victoria Eugenia Antzokian Meander filmaren emanaldira bertaratzen diren ikusleek ere ikusi ahal izango dituzte filmaren teaser-a.

Euskaraz filmatua, Arcadi Motion Pictures, Kowalski Films, Pris & Batty Films eta Ilargia Films ekoizpen etxeen filma da; Frantziako Noodles Production ekoizpen etxearekin batera koproduzitu dute. Filmaren grabaketa otsailaren 17an hasi zuten Mutrikun, eta koronabirusaren ondorioz etenda egon ondoren ekainaren 20ean amaitu zuten; Gaintza, Artikutza, Zizurkil, Orozko, Gallarta, Erandio, Erratzu, Urbasa eta Leurtzako urtegian ere egin dute filmaketa.

Igor Legarreta ‘Ilargi guztiak’ filmaren zuzendaria, filmaren lehen irudien aurkezpena egiten. Argazkia: Ilargi guztiak.

Legarretak Jon Sagala gidoilariarekin batera idatzitako narrazio fantastikoaren protagonista nagusiak Haizea Carneros, Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea dira. Lier Quesada, Zorion Egileor eta Elena Urizek osatzen dute aktore taldea. Egileek azpimarratu dutenez, Ilargi guztiak ez da beldurrezko filma bat. “Kontakizun erromantikoa, drama fantastikoa da”. Istoria Nafarroa iparraldeko herri ezezagun batean kokatzen, eta XIX. mendearen amaierako landa eremu batean girotua dago. “Emakume misteriotsu batek III. Karlistaldi amaierako bonbardaketa batean zauritu eta hiltzear dagoen umezurtz bat erreskatatuko du. Emakumeak, umea harekin egotearen truke, jaso daitekeen oparirik handiena emango dio: hilezkortasuna”.

Mutrikuko Santa Katalina komentuak grabatutako irudi bat. Argazkia: Nico de Assas.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.