Etxeratze agindua ere ordubete aurreratu dute; 22:00etatik 06:00etara pertsonen zirkulazioa mugatuta egongo da. Neurriak zapatuan sartuko dira indarrean [azaroak 7], eta azaroa osoan egongo dira indarrean. Lehendakariak esan du ezinbestekoa dela neurri berriak hartzea eta ezinbestekoa dela orain egitea.
Hamabost urte bete ditu aurten Uhagon kulturguneak. Hamabost urte ekimenez bete. Hasierako espazio hutsak herritarrez betetzen joan dira urterik urte kulturgune bizi bat bilakatzeraino.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen baitan filmaren 'teaser'-a esklusiban ikusteko aukera egon da.
Ikuskizuna 20:30ean hasiko da, eta sarrerak Ikusgarri zinema aretoko txarteldegian erosi ahalko dira barikuan bertan, 19:00etatik aurrera. Lekeitioko Txosna Batzordeko Parkeko Gune kideek azpimarratu dutenez, azken kultur ekitaldia izango da.
Alarma egoeraren dekretua aldatzeko eskatu dio Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, "hala beharko balitz" etxeko konfinamendua ezarri ahal izateko.
Hitzaldia Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta egingo da astelehenean [azaroak 9], 18:30ean, Beikozinin. Mehatxu horri aurre egiteko proposamenak ere egingo dituzte.
Beiraren gaikako bilketa hobetzeko helburuarekin bisitatu dituzten 119 kasuetatik 102k beira birziklatzen dutela esan dute.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak lanak egin behar ditu San Pedropeko ponpaketa konpontzeko.
Azken 24 orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Lekeitio (9), Ondarroa (5), Berriatua (4), Markina-Xemein (3), Ziortza-Bolibar (2), Munitibar (2) eta Ispaster (1). Lekeitiok 100.000 biztanleko 910,85eko tasa dauka, eta eremu gorrian egoten jarraitzen du, Ondarroagaz batera.
Izena emateko epea zabalik egongo da azaroaren 12a arte. Plaza kopuru mugatua dago.
Hileta zibilak egiteko hiru toki izendatu dituzte, baina, aparteko egoeretan, beste lokal edo eremu publikoren bat erabiltzeko baimena ere eman ahalko dute.