Sarrera debekatuta egongo da Lekeitioko Arranegiko Zabaletik Ezpeletaraino
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak lanak egin behar ditu San Pedropeko ponpaketa konpontzeko.
Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, San Pedropeko saneamenduaren ponpaketan matxura bat dago. Hori dela eta, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak konponketa lanak egingo ditu datozen asteetan. Obra horrek, eragina izango du inguru horretan bizi diren auzoetan: “San Pedropetik porturako irteera itxita egongo da”, azaldu dute.
Udalak zehaztu duenez, sarrera debekatuta egongo da Arranegiko zabaletik Ezpeletaraino, auzotarrentzat edo zamalanak egiteko izan ezik, eta azken horiek Ezpeletako gunera sartuz gero, San Pedropean buelta egin eta Arranegiko zabaletik irten beharko dira. San Pedropetik Arranegiko Zabaleraino ibilgailuak noranzko bitan ibili daitezkeela ohartarazi du udalak.