26 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain
Azken 24 orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Lekeitio (9), Ondarroa (5), Berriatua (4), Markina-Xemein (3), Ziortza-Bolibar (2), Munitibar (2) eta Ispaster (1). Lekeitiok 100.000 biztanleko 910,85eko tasa dauka, eta eremu gorrian egoten jarraitzen du, Ondarroagaz batera.
Atzo [azaroak 4] COVID-19agaz kutsatutako 23 kasu berri erregistratu zituzten Lea-Artibain. Azken orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Lekeitio (9), Ondarroa (5), Berriatua (4), Markina-Xemein (3), Ziortza-Bolibar (2), Munitibar (2) eta Ispaster (1).
Lekeitiok eta Ondarroak eremu gorrian egoten jarraitzen dute; Lekeitiok 100.000 biztanleko 910,85eko tasa dauka, eta Ondarroak 7779,98koa. Atzo kasu berriak erregistratu eta gero, bi herri horien tasa nabarmen igo da. Lekeitioko Udalak zehaztu duenez, herrian positibo eman dutenak 10-29 eta 50-59 urte bitartekoak dira. “10-29 urte bitartekoen artean, bereziki 10-19 urte bitartekoen artean ari dira atzematen positibo kasuak”.
Lurraldeka. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [azaroak 4] 14.668 proba egin zituzten (13.123 PCR eta 1.545 antigeno). Eta horien artean, 1.461 positibo (%10) erregistratu zituzten (1.221 PCRtan eta 240 antigenoetan): Gipuzkoan 671 positibo erregistratu zituzten, 621 Bizkaian eta 152 Araban. Horiei, EAEn bizi ez diren herritarren artean atzemandako 9 positibo gehitu behar zaizkie.
Bestetik, hiru lurraldeetako ospitaleetan ospitaleratuta daudenak 462 dira, eta horietatik 111 ZIUn daude.