Azken orduetan 22 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Atzo [azaroak 5] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasu berriak: Markina-Xemein (5), Mutriku (5), Munitibar (4), Ondarroa (3), Lekeitio (2), Aulesti (2) eta Berriatua (1). Lurraldeka, atzo [azaroak 5] Bizkaian erregistratu zituzten kasu gehien. ZIUn 111 pertsona daude.
Azken orduetan COVID-19arekin kutsatutako 22 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun: Markina-Xemein (5), Mutriku (5), Munitibar (4), Ondarroa (3), Lekeitio (2), Aulesti (2) eta Berriatua (1). Lekeitiok eta Ondarroak gune gorrian egoten jarraitzen dute; Lekeitiok 100.000 biztanleko 883, 25eko tasa dauka, eta Ondarroak 733,41.
Lurraldeka. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [azaroak 5] 16.690 proba egin zituzten (14.937 PCR eta 1.753 antigeno). Eta horien artean, 1.547 positibo (%9,3) erregistratu zituzten (1.277 PCRtan eta 270 antigenoetan): Bizkaian 690 erregistratu zituzten, 663 Bizkaian eta 175 Araban. Horiei, EAEn bizi ez diren herritarren artean atzemandako 19 positibo kasu gehitu behar zaizkie. Hiru lurraldeak, gainera, gune gorrian daude, baita ere hiru hiriburuak. Hiru lurraldeetako ospitaleetan 463 herritar daude ospitaleratuta, eta horietatik 111 ZIUn daude.