Itsas hondakinek sortutako kalteei buruz hitz egingo dute Ondarroan
Hitzaldia Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta egingo da astelehenean [azaroak 9], 18:30ean, Beikozinin. Mehatxu horri aurre egiteko proposamenak ere egingo dituzte.
Ondarroako Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, itsas hondakinek eta batez ere plastiko hondakinek sortzen dituzten kalteei buruz hitz egingo dute astelehenean [azaroak 9] 18:30ean Ondarroako Beikozinin eskainiko duten hitzaldian.
«Egoera hain da kezkagarria ze, mundu mailako ikerlariek itsas hondakinak ozeanoentzako mehatxu berri bezala izendatu dituztela. Ondorioz, maila guztietako politika eta gobernu agendetan sartu da arazoa». Arazoari irtenbidea bilatzeko ekimenak asko ugaritu direla diote, eta hedabide zein sare sozialetan ere horren inguruko mezuak gero eta gehiago zabaltzen direla. «Hau, baina, hasiera besterik ez da. Oraindik lan handia dago egiteke».
Euskal Herriko egoera. Zehaztu dutenez, Euskal Herrian itsas hondakinen egoera zer nolakoa den azalduko du Oihane Cabezas Basurko ikerlariak. «Itsas hondakinei buruzko mantra ezberdinak argituko ditugu, esaten diren adierazpenak egiaztatu eta baztertuz».
Ariketa hori egiteko, arazoari aurre egiteko bultzatzen ari diren aurrerakuntzak aztertuko dituzte. «Jendarteak horri aurre egiteko aukera batzuk proposatuko ditugu».
Hizlariaren curriculuma. 2010az geroztik, Cabezasek itsas hondakinei buruzko azterketa lanak egiten ditu Aztin. Ingurumen Zientzietan lizentziaduna da, eta doktoretza Erresuma Batuan egin zuen, itsas teknologien iraunkortasunaren azterketari buruz, hain zuzen ere.