'Zahartze aktiboa' ikastaroa emango dute Markina-Xemeinen
Izena emateko epea zabalik egongo da azaroaren 12a arte. Plaza kopuru mugatua dago.
Markina-Xemeingo Udalak antolatuta, Zahartze aktiboa ikastaroa emango dute azaroaren 16tik abenduaren 21era Lea Artibai Ikastetxeko Berritze Gunean. Izena emateko aukera zabalik dago, eta parte hartu nahi dutenek udaletxeko Berton bulegoan eman dezakete azaroaren 12ra arte.
Ikastaroak 15 laguneko gehienezko kopurua izango du, eta astelehenetan eta eguaztenetan emango dituzte eskolak, 10:00etatik 12:00etara.
Zahartze aktiboari lotutako gai ezberdinak landuko dituzte ikastaroan: Bizitzako zikloetan eragiten dituzten alorrak, teknologia berriak eta sare sozialak, nutrizioa eta ariketa fisikoak eta emozioen kudeaketa.