Herri batzordeek Euskaraldian duten garrantzia azpimarratu dute
Esan dutenez, duela bi urte egindako lehendabiziko ariketan eta aurten, herrietan sortutako batzordeei esker Euskal Herri osora zabalduko da Euskaraldian parte hartzeko aukera.
2018ko abenduaren 3an bukatu zen lehen Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa berritzailea. Orduan eta orain, herri batzordeek egindako lana azpimarratu dute Euskaraldiko kideek: “Milaka lagunek parte hartu zuten orduko ariketan, eta lan itzela egin zuten herrietako batzordeek hori lortzeko. Aurten ere Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan antolatu dituzte batzordeak eta Euskaraldirako guztia prest egon dadin lanean ari dira. Herrietan sortutako batzordeei esker, Euskal Herri osora zabalduko da Euskaraldian parte hartzeko aukera!”. Batzordeak zein herritan dauden jakiteko, edo batzordeko kide nola izan argitzeko, haiekin harremanetan jartzeko aukera luzatu du Euskaraldiak. HEMEN LOTURA!