Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hastear da Lekeition 43. Euskal Zine Bilera

Datorren martitzenean [azaroak 17] egingo dute aurtengo jaialdiaren aurkezpena, Euskal Zine Bileraren webgunean.

42. EZBko saridun guztiak. Argazkia: Euskal Zine Bilera
Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/11/13

Datorren martitzenean [azaroak 17] emango dituzte ezagutzera azaroaren 21etik 29ra ospatuko den 43. Euskal Zine Bileraren nondik norakoak. Ana Goitia eta Aitor Abaroa kazetari lekeitiarrek aurkeztuko dute jaialdia, 11:00etan, Euskal Zine Bileraren webgunean. Momentuko egoerak hala eskatuta, aurtengo zine bilerako eduki guztiak zine bileraren webgunearen bidez jarraitu ahalko dira, eta horrela, Lekeition egiten den euskarazko zinema bilerak publiko zabalagoarengana heltzeko bidea ere izango du.

Aurkezpena bera izango da sareen bidez eskainiko duten 43.Euskal Zine Bileraren lehen ekitaldia. Jakitera eman dutenez, jaialdia aurkeztu ondoren Euskal Zine Bilerako antolatzaileek kazetari eta zine zaleen galderak erantzungo dituzte.

Aurreratu dutenaren arabera, Euskal Zine Bilera hiru ataletan banatuko da aurten: Euskarazko zinema Sortuz, Euskararen zinema Partekatuz eta Euskal Zinemagintzarekin Saretuz.

Atalak. Zehaztu dutenez, Sortu atalean zinemaren esperimentazio eta alfabetizazioarekin lotutako ekimenak nagusituko dira. Atal horretan kokatu dute Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean antolatzen duten Kameratoia gazteentzako euskarazko ikus-entzunezko rallya. Atal horrek hartuko du, bai eta ere, Benito Ansola Saria, eta, beraz, aurreko urtean saria eraman zuen Oier Fuentesek bere filmaren produkzioa zelakoa izaten ari den azalduko du. Zoom izeneko atalean, aldiz, Hazparneko Zinegin Festibalagaz elkarlanean sortutako egitasmoa aurkeztuko dute.

Partekatu atalean dauka lekua Euskal Zine Bileraren Lehiaketak. Hemeretzi lan aukeratu ditutze lehiaketarako, eta webgunearen bidez emango dute horien guztien berri. Irabazleak aukeratzearen arduradunak Aitor Oñederra, Erika Olaizola eta Mikel Rueda izango direla aurreratu dute. Bestalde, Euskal zinemagintzaren figura eta ekimenak ere omentzen ditu zine bilerak urtero, baina oraindik ez dute ezagutzera eman nahi izan aurtengo Euskal Zinemaren Begirada nora zuzenduko duten. Aste batzuk itxaron beharko dira jakiteko.

Azkenik, Saretu atalak euskal ikus-entzunezkoen sortzaile eta erakundeekin harremanetan egoteko aukera eskainiko du. (H)emen elkartearekin batera, euskal zinemagintzaren egoera eta ezinegonak partekatzeko solasaldia antolatuko dute. Era berean, Pantaila Zuria espazioa ere estreinatuko dute, ikus-entzunezko beste jaialdi eta egitasmoei leiho bat irekiz. Oraingoan, Zinegoak jaialdia izango da gonbidatua. Horrez gain, Euskadiko Filmategiagaz elkarlanean, iraganetik datozen irudi eta soinuak bilduko dituzte Atzo8 atalean.

Pantaila guztietan. Aurtengo helburu nagusia Euskal Zine Bileraren zabalkundea izango dela adierazi dute antolatzaileek. “Jaialdia sare bidezko formatura mugitzean aukera berriak sortu dira, eta horien bidez euskal zinemagintza osatzen duten zale eta profesionaletara heltzeko bideak areagotu”.

Era berean, garai zail hauetan elkarlanetik indartzeko apustua egin nahi du Euskal Zine Bilerak. “Zinegin eta Zinegoak jaialdiak, Hemen elkartea, Zine-Lab zinema laborategia, Euskadiko Filmategia eta beste hainbat eragileren elkarlanari esker. Eragile guztien arteko kolaborazioarekin elkar zaindu eta elikatzeko aukera sortzen da, jaialdiaren eta beste eragileen arteko zubiak sendotuz”.

Erlazionatutako edukiaLekeitioko Euskal Zine Bilera pantaila guztietatik jarraitu ahalko da aurten

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.