Azken hiru egunetan 26 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Barikutik domekara [azaroak 13-14-15] bitartean ondoko herrietan erregistratu dituzte positibo berriak: Mutriku (10), Lekeitio (5), Ondarroa (5), Markina-Xemein (2), Munitibar (2), Mendexa (1) eta Ziortza-Bolibar (1). Mutrikuk eta Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen dute. Joan den aste osoan 100 kasu atzeman zituzten Lea-Artibain eta Mutrikun.
Azken hiru egunetan [azaroak 13-14-15] COVID-19arekin kutsatutako 26 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun: Mutriku (10), Lekeitio (5), Ondarroa (5), Markina-Xemein (2), Munitibar (2), Mendexa (1) eta Ziortza-Bolibar (1). Azken egunetako datuak jasota, joan den aste osoan [azaroaren 9tik 15era] Lea-Artibain eta Mutrikun 100 positibo erregistratu zituzen; azaroko lehenengo astean baino 1 gehiago.
Mutrikuk eta Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen dute; 100.000 biztanleko 824,90eko tasa dauka Mutrikuk, eta 814,24koa Lekeitiok. Egueneko datuak jasota, Ondarroa gune laranjara pasatu zen barikuan, eta eremu horretan egoten jarraitzen du, 360,88ko tasarekin.
Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak gaur [azaroak 16] eman dituen datuen arabera, Munitibarko Oizpe egoitzan egindako baheketan 18 egoiliarrek positibo eman dute; lurraldean intzidentzia tasarik handiena duen hirugarren zentroa da.
Joan den astean [azaroak 9-15] Mutrikun eta Lekeition erregistratu zituzten kasu gehien:
- Mutriku: 31
- Lekeitio: 25
- Ondarroa: 18
- Munitibar: 7
- Markina-Xemein: 6
- Berriatua: 4
- Amoroto: 2
- Aulesti: 2
- Ziortza-Bolibar: 2
- Gizaburuaga: 2
- Mendexa: 1