Errigoraren saski berdea, Benjamin Badiola ondarrutarrarentzat
 
                                    HITZAk joan den astean zozkatutako Errigoraren saski berdea Benjamin Badiola Lasarte ondarrutarrak irabazi du. Badiolak barikuan [azaroak 13] jaso zuen saria, bere urtebetetze egunean, Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu HITZAren zuzendariaren eskutik. Duela bi aste zozkatutako saski zuria eta saski beltza Gernika-Lumora eta Ondarroara joan ziren.
 
								 
								
							 
					 
                    