Etorkinei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute Berriatuan
"Inor ez dela ilegala eta gure etxeko ateak zabalik daudela aldarrikatu dugu", azaldu dute elkarretaratzean batu zirenek. Atzerritarrak baztertzen dituzten legeak ez dituztela nahi aldarrikatu zuten.
Joan den astean euren herrialdetik ihesi itsasoan hildako senegaldarren omenezko elkarretaratzea egin zuten zapatuan Berriatuko plazan. “Inor ez dela ilegala eta gure etxeko ateak zabalik daudela aldarrikatu dugu”, azaldu dute elkarretaratzean batu zirenek. Mobilizazioagaz, gainera, Senegaletik Berriatuara etorritako bizilagunei ere elkartasuna adierazi nahi izan zieten. Atzerritarrak baztertzen dituzten legeak ez dituztela nahi aldarrikatu zuten. 30 herritar inguruk bat egin zuten deialdiagaz.