Eikak eta Kidek bideoa egin dute Euskaraldira animatzeko
Grabaketak Lea Artibai eskualdeko Euskara Batzordearen bidez egin dira.
Euskaraldirako girotzen joateko, esketxak grabatu dituzte Eika eta Kide kooperatibetan. Grabaketak Lea-Artibai eskualdeko Euskara Batzordearen bidez egin dira.
“Lea Artibai eskualdeko kooperatibetan prest gaude lanean ohikoak ditugun hizkuntza jokaerak aldatzeko eta eguneroko inertziak astintzeko, Euskaraldia ariketa sozialaren bidez, euskara gehiago, gehiagogaz eta gehiagotan eginda”, adierazi dute ekimenaren antolatzaileek.
EIKAREN BIDEOA:
KIDEREN BIDEOA: