Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Leiho bat zabalduko diote Euskal Zine Bilerari

Pantaila guztietatik jarraitu ahalko da aurten zapatuan [azaroak 21] hasiko den jaialdia. Lekeitiotik mundura zabalduko dute jaialdia sareen bidez.

Aitor Abaroa eta Ana Goitia EZB aurkezten. Argazkia: Lekeitioko Udala
Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/11/17

43 urte hauetako bilera bereziena ospatuko du aurten Euskal Zine Bilerak. Osasun krisiaren ondorioz ezinezkoa izango da, orain arte egin duten modura, pantaila handiaren aurrean, denek batera, zinemaldiaz gozatzea. Baina, egoera honetan ere, erronka berriari aurre egitea erabaki du Lekeition egiten den jaialdiak, eta horrela, aurten, sareen bidez, bakoitzak bere etxetik edo munduko edozein txokotatik edukiko du zinema jaialdia jarraitzeko aukera.

Zapatuan [azaroak 21] piztuko da Euskal Zinema Bileraren webguneko pantaila, eta azaroaren 28ra bitartean egongo da euskarazko zinemaz gozatu eta euskarazko sortzaileen lana ezagutzeko aukera. Gaur [azaroak 17] egin dute aurkezpena, eta jaialdiko eduki guztiak webgunearen bidez zuzenean jarraitu ahalko direla azaldu dute. EITBgaz elkarlanean, EITBren webgunean ere Euskal Zine Bileragaz bat egiteko ataltxo bat egongo dela ere aurreratu dute.

Lehiaketa. Urtero modura, jaialdiaren atal nagusienetako bat lehiaketa izango da. Aurten 33 lan aurkeztu dira, eta hortik 19 aukeratu dituzte sail ofizialerako. Sariak zinema munduan lan egiten duten hiru profesionalek osatutako epaimahaiak emango ditu: Mikel Rueda zinema zuzendariak, Erika Olaizola aktoreak eta Aitor Oñederra zinema zuzendari, animatzaile eta gidoilariak.

Urtero Euskal Zine Bilerak begirada berezia egiten dio zinemagileren bati, aktore bati edota egitasmoren bati. Aurten, Begirada berezi hori Pascal Gaigne musikagileari eskainiko diote. «Euskal zinemagintzan hainbat pelikula eta lanetan jarri du musika, bai eta nazioartean ere, eta hainbat sari jaso ditu, eta saiatuko gara bere lana omentzen eta saritzen», azaldu du Xabier Arrate Euskal Zine Bileraren koordinatzaileak.

[43. EUSKAL ZINE BILERAREN EGITARAUA]

Lehiaketako filmez gain, EZBren baitan ikusi ahalko dira bai eta ere Euskaltzaleen Topaguneagaz antolatzen duten Kameratoia Euskal Herriko ikusentsunezkoen rallyaren emaitzak. Aitor Arregi La trinchera infinita, Loreak eta Handia film ezagunen egilea izan dute aurten partaideek bidelagun, eta Izibene Oñederra iazko EZBrako irabazleagaz batera epaimahaikide ere izango da. Gainera, ekitaldi berezi honetan, jendeak bere iritzia emateko aukera edukiko du. Epaimahaiaren sariagaz gain ikusleen sari bat ere emango dute, eta, beraz, film laburrak sareen bidez ikusi eta bozka emateko aukera edukiko dute ikusleek.

Elias Querejeta zinema eskolakoekin erkalanean aritu da bilera. Euskal zinemagintzaren ondarea berreskuratu, beste garai batzuetako filmak digitalizatzen dira eskolaren bidez, eta aurten ere lan batzuk landuko dituzte, iraganeko lanak eta sortzaileak publikoari ezagutzera emateko helburua daukan Atzo 8 atalaren bidez.

Bestalde, Pantaila Zuria atal berriaren baitan beste leku batzuetako jaialdiak ekarriko dituzte. «Leiho bat zabalduko zaio interesgarria izan ahal den beste egitasmo bati. Aurtengoan Zinegoak jaialdia gonbidatu dugu gurera». Elkarlan horren ondorioz, gainera, Lekeitio Zinegoak hedapena sarearen barruan sartuko da, eta 2021eko martxoan Zinegoak jaialdian proiektatzen dituzten filmak ikusteko aukera egongo da Ikusgarri zineman.

(H)emen elkarteagaz bat eginez sektorera hurreratzen saiatzen direla esan zuten. «Ikusentzunezkoetan dabiltzan emakumeak batzen ditu formatu berrien inguruko mahainguru bat antolatu dute». Horrela, IV. Emakume Profesionalen Topaketak ere izango du tartea EZBn.

[43. EUSKAL ZINE BILERAREN EGITARAUA]

Euskaltzaleen Topaguneak bi urtetik behin antolatzen ditu Benito Ansola Sariak, beka modura euskal zinemagile gazteei euren lanak aurrera ateratzen laguntzeko. Aurtengo egoera berezi honetan, iaz saridun geratu zen Oier Fuentesek ezin izan du bere filma amaitu, eta beraz, aurten bere lanaren berri emango du bileraren baitan.

Zoom atalean aldiz, Hasparneko Zinegin jaialdiarekin bat egin eta euren proposamena ikusi ahalko da lehen aldiz, EZBren bidez. «Saiatuko gara mugaz gaindiko elkarlan bat zabaltzen euskara hutsez funtzionatzen duten jaialdi bakarrak garelako naturala eta egokia topatu dugu elkarlanean aritzea».

Urtero modura euskal film bat ekarriko dute Ikusgarrira, eta Hil Kanpaiak filmagaz emango diote hasiera aurtengo bilera bereziari. Eneko Sagardoy aktorea ere elkarrizketatuko dute, Lekeitioko Zinemazaleen Elkartearekin elkarlanean Ikusgarri zinema aretoan egingo den ekitaldian.

[43. EUSKAL ZINE BILERAREN EGITARAUA]

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.