Mutrikuko Gabonetako kanpainan izena eman nahi duten saltokiek epea zabalik daukate
Parte hartu nahi dutenek Turismo Bulegora eraman beharko dute izen emate inprimakia. Zapatua da izena emateko azken eguna.
Herriko merkataritza txikia sustatu eta bultzatzeko helburuarekin, Gabonetako kanpaina berezia abiaraziko du laster Mutrikuko Udaleko Garapen Sailak. Baina kanpainari ekin aurretik herriko saltokiei izena emateko aukera zabaldu diete. Interesatuek Mutrikuko Turismo Bulegoan eman beharko dute izena zapatua [azaroak 21] aurretik. 10:00etatik 14:00etara egongo da horretarako aukera.
Kanpainan hamar langile edo gutxiago dituzten merkataritza, turismo eta zerbitzu establezimenduek parte hartu ahal izango dute. Atxikitu nahi dutenek izena emateko inprimakia bete eta sinatuta eraman beharko dute Turismo Bulegora. Kanpainaren oinarriak eta atxikitze orria Mutrikuko Udalararen webgunean eskuratu ahal daitezkeela iragarri dute.