Elkarretaratzea egingo dute Ondarroan, Haurren Sexu Abusu eta Tratu Txarren Prebentziorako Nazioarteko Egunean
Azaroaren 19a da Haurren Sexu Abusu eta Tratu Txarren Prebentziorako Nazioarteko Eguna. Eta horren harira, Ondarroako Trixkantzi talde feministak deituta, elkarretaratzea egingo da Ondarroako Alamedan, 18:30ean. Deialdia egiteko zabaldu duten kartelean jaso dutenez, “gaur egun bost haurretik batek jasaten du sexu abusu edota tratu txarrak”. Horrez gain, abusu edota tratu txar horiek gehienetan (%85-90) familiakoek egindakoak izaten direla gaineratu dute. Elkarretaratzeak sare sozialetara igotzeko eskaera egin dute, #EzNaizIsilduko traola erabilita.