Herri sahararrari babesa adierazteko elkarretaratzeak antolatu dituzte
Zapatuan Ondarroan eta Markina-Xemeinen egingo dituzte protestak.
Euskal saharar ordezkaritzak eta saharar herriaren aldeko elkarte ezberdinek osatzen duten plataformaren deialdiari erantzunez, Ondarroan eta Markina-Xemeinen ere elkarretaratzeak egingo dituzte herri sahararrari babesa emateko. Bi herrietan, zapaturako [azaroak 21] iragarri dituzte protestak.
Ondarroan, esaterako, Yaalah elkarteak deituta, Erreferenduma orain! Sahara libre! lelopean elkarretaratzea egingo dute Itsasaurre plazan. 12:00etan ipini dute hitzordua. Sahelak deituta, ordu berean egingo dute elkarretaratzea Markina-Xemeingo Arkupe aurrean; Ongi Etorri Errefuxiatuak taldekoek ere bat egingo dute ekimenagaz.