Neurri murriztaileak kentzeko "arinegi" dela dio Jaurlaritzak
Datuak hobeak badira ere, egoerak oraindik ere larria izaten jarraitzen duela ohartarazi dute. Lea-Artibain eta Mutrikun ere datuek beheranzko joera erakusten dute
Gotzone Sagardui Osasun saiburuak agerraldia egin du gaur [azaroak 18] Legebiltzarrean, pandemiaren bilakaerari buruzko datuak emateko. Sailburuaren iritziz, hobekuntzak erakusten du Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri murriztaileak “eraginkorrak” izaten ari direla.
Hala ere, ezarritako neurri murriztailek kentzeko “arinegi” dela aitortu du. Datuak hobeak badira ere, egoerak oraindik ere larria izaten jarraitzen duela ohartarazi du. “Beherako joeran sartu gara, baina erne egon behar dugu”.
Aurtengo Gabonak zelakoak izango diren aurreikusteko goizegi dela ere esan du. “Hiru astetan gauzak asko aldatu daitezke. Beste erkidegoetan zer egiten duten ere ikusi beharko dugu, egun horietan mugikortasuna handia izaten baita”.
Ildo beretik, Lea-Artibai eta Mutrikuko datuek ere beheranzko joera dagoela erakusten dute.
Bestalde, gaur [azaroak 18] osasungintza publikoa defendatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun.