Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Unai Guenaga: "Euskaraldiaren presentzia sare sozialetan handitzea nahi izan dut iragazkiagaz"

Sare sozialetarako iragazkia ipini du erabilgarri Euskaraldiak. Instagram eta Facebookeko erabiltzaileek argazki eta bideoei ukitu pertsonalagoa eta erakargarriagoa eman ahal izango diote egunotan.

Unai Guenaga egin duen iragazkia erakusten. Argazkia: Unai Guenaga.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/11/19

Sare sozialek geroz eta pisu handiagoa hartu dute elkar komunikatzeko eran. Horren jakitun, Euskaraldiak ere ahalegin berezia egin du garai berrietara egokitzeko. Adibide modura, gaur egun moda-modan dauden Instagramerako eta Facebookerako iragazkiak sortu dituzte, ariketa sozialean parte hartzen dutenek horiek nahieran erabili eta elkarbanatu ditzaten. Proiektu horren ideiaren atzean informatika gaietan aditua den Unai Guenaga Urrestilla ondarrutarra dago.

Bere ideiari esker, digitalki ere Euskaraldiaren presentzia beste era batean ere bermatu ahal izango dute erabiltzaileek. Sare sozialak asko ibiltzen ditu Guenagak, eta Instagramek dituen erabiltzaile aktiboek euskarazko iragazkirik ez zutela eskuragarri konturatu zen. “Erabilgarri dauden iragazkietako asko gaztelaniaz eta ingelesez daude, baina euskaraz aukerarik ez zegoela ikusi nuen. Hasiera batean astegunei buruzko iragazkiak sortu nituen; jende askok erabiltzen ditu».

Instagram uneko sare sozialik erabilienetarikoa da, eta Euskaraldia zetorrela eta, iragazki gehiago sortzea bururatu zitzaion. “Euskaraldiaren presentzia sare sozialetan handitzea nahi izan dut iragazkiagaz; hori izan da nire motibazioa. Gauden egoera dela eta, kalean ezingo gara horrenbeste ibili. Baina era digitalean gehiago ari gara berba egiten, eta honek, nire ustez, balio du esateko Euskaraldia hasi dela, zer rol hartuko duen bakoitzak… Gehienbat, sare sozialetan Euskaraldiari dagokionez zer jarrera hartuko dugun erakusteko da”.

Iragazkia erabiltzeko era oso erraza dela nabarmendu du Guenagak

Ideia bere bostean sortu zitzaiola azaldu du. Euskaraldiaren irudi ofizialak hartu, eta Instagramerako eta Facebookerako iragazkiak sortzen hasi zen duela hilabete inguru. “Ideia lagunekin elkarbanatu nuen, eta asko gustatu zitzaien. Ostean, Euskaraldikoekin jarri nintzen harremanetan, eta orain iragazkia Euskaraldiko kontuan dago eskuragarri”.

Zehazki, Instagram erabiltzen dutenek euren istorio nabarmenetan erabili ahal izango dituzten lau proposamen dituzte eskuragarri Euskaraldiaren kontuan: Euskaraldiko txapa morea, Ahobizi, Belarriprest eta Arigunea. Iragazkia erabiltzeko era oso erraza dela nabarmendu du Guenagak. “Iragazki hori erabiltzen duen erabiltzaileren baten irudia ikusiz gero, goiko aldean, ezkerretara, iragazkiaren izena agertzen den leihotxoa dago. Hor klik eginda, erabili ahal izango da, eta gustatuz gero, gordetzeko aukera ere badago”.

Erabiltzaileek argazki zein bideoetan txertatu ahal izango dute iragazkia

Euskaraldiaren profilean sartuta ere lortu daiteke iragazkia. “Hirugarren estekan klik eginda, iragazkia erabilgarri egongo da bai gordetzeko eta erabiltzeko”. Azkenik, Instagrameko kamera eta iragazkien bilaketan sartuz gero, hitz gako bidez bilatu daiteke iragazkia. Honako hitz gakoekin, esate baterako: Euskaraldia, Ahobizi, Belarriprest edo Euskara. Euskaraldiaren iragazkia behin gordeta, aplikazioaren kamerak zuzenean gorde egiten du, eta hurrengo erabileretan automatikoki aukeratzeko aukera dagoela gogorarazi du Guenagak. Facebooken ere antzeko pausoak jarraitu beharko dela iragarri dute.

Aukeran dauden lau proposamen pertsonalizatuetako bat aukeratzen duten erabiltzaileek Instagrameko eta Facebookeko istorioetako argazki zein bideoetan txertatu ahal izango dute sare sozial horretan argitaratutakoari ukitu ezberdina eta erakargarriagoa emateko. Istorietako kamera abian ipini, iragazkia aukeratu eta bideoa grabatzen hastean, erabiltzaileari aukeratu duen rolaren txapa agertuko zaio irudian, hainbat koloredun bolatxo goitik behera erortzen diren bitartean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.