Esan dute Batzorde Teknikoak babesten duen erabakia dela, eta horrek berresten duela hartutako neurriak "egokiak eta egoera epidemiologikoaren larritasunaren araberakoak" izan direla. Dekretua barikuan [azaroak 20] argitaratuko da, eta zapatuan [azaroak 21] sartuko da indarrean.
'Hondar Ahoak' teleisailean agertzen da astero Omar Diop 24 urteko gazte berriatuarra. Senegaletik heldu, eta Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan hasi zen euskara ikasten. AEKn ere aritu zen.
Sare sozialetarako iragazkia ipini du erabilgarri Euskaraldiak. Instagram eta Facebookeko erabiltzaileek argazki eta bideoei ukitu pertsonalagoa eta erakargarriagoa eman ahal izango diote egunotan.
Udazkeneko kanpainan inoizkorik ekarpen handiena batu dute euskalgintzarako: 302.000 euro. Ekarpenen horren zati handiena eskatu diren 16.000tik gora saskien balioaren %25ari dagokio.
Ehunka batzorde antolatu dira Euskal Herri osoan Euskaraldari bultzada emateko. Era askotako ekimenak antolatu dituzte milaka lagunek ariketan parte hartzeko.
Eskualdeko biztanle bakoitzak 427 kilo hondakin sortu zituen iaz. 2010. urteaz geroztik bildutako hondakinen kopurura %8,83 igo dela ohartarazi dute.
Herriko sei ekoizleren eta artisau baten produktuak erosi ahalko dira 09:00etatik 13:00etara.
Azken 24 orduetan 7 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun: Mutriku (3), Lekeitio (2) eta Ondarroa (2). HITZAren eremuan, Mutriku da azken egunetan intzidentzia maila altua edukitzen ari den herria. Lea-Artibain, ostera, atzo azken asteetako inoizkorik positibo gutxien erregistratu zituzten.
Proba azkarrak noiz eta nola erabili azaltzeko argibideak eman dizkie Europako Batasuneko kideei. Estatuetako liderrak gaur bilduko dira, eta pandemiari aurre egiteko neurriak aztertuko dituzte.