Santi Brouard gogoratzeko elkartu dira Lekeition
Urtero modura, omenaldia eta lora eskaintza egin dituzte Lekeitioko hilerrian.
Krabelin gorriak utzi zituzten Brouarden hilobian. Aurten ere, azaroaren 20an, hilerrian batu dira lekeitiarrak Santi Brouarden heriotzaren urteurrena gogoan. Santi Brouard Herri Batasuneko kidea hil zutela 36 urte bete ziren barikuan, eta ohi modura, haren hilketa salatu eta Brouard omentzeko ekitaldi xumea egin zen, Sortuk deituta.
Lore eskaintza eginez omendu zuten GALek hildako ezker abertzaleko buruzagia. Pilaran elkartuta egin zuten herritarrek hilerrirainoko bidea lore eskaintzarako krabelin gorriak eskuetan, eta hitz batzuk eta bertsoak eskaini ondoren, loreak haren hilobi gainean utzi zituzten. Eusko Gudariak abestuz amaitu zuten omenaldia.

Lekeitioko hilerrian egindako omenaldia.

Jendea krabelinak uzten Brouarden hilobian.