Glaziarrei buruzko hitzaldia emango dute Mutrikun
Mendien Nazioarteko Egunaren harira bi hitzaldi antolatu ditu Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Datorren astean eskainiko dituzte hitzaldiak, eta horietako bat Mutrikun izango dela iragarri dute; bestea Zumaian izango da. Mutrikuko hitzaldiari dagokionez, eguenean [abenduak 10], EƱaut Izagirre elgoibartarrak glaziarrei buruzko Pirinioetako glaziarrak desagertzear: bilakaera eta egoera hitzaldia emango du Mutrikuko Zabiel kultur etxean.
18:00etan hasiko da solasaldia, eta sarrera doakoa bada ere aldez aurretik izena ematea nahiezkoa dela azpimarratu dute; aretoan 40 lagunentzako tokia egongo da. Interesatuek Interneten eskegita dagoen loturan sartu eta izen emate orria bete beharko dute.