Bertsolariak eta ikusleak hurreratu ditu Kontzezioko Bertso Jaialdiak
300 bertsozalek eduki dute gaur [abenduak 8] Amaiur elkarteak antolatutako Kontzezioko Bertso Jaialdiagaz gozatzeko aukera.
COVID-19ak ere ezin izan dio Kontzezioko Bertso jaialdiari girorik moteldu. Distantziak mantentzeko kantxan eta harmailetan banatuta egon dira bertsozaleak, baina, ordea, inoiz baino hurrerago bertsolariengandik.
300 bertsozalek eduki dute gaur [abenduak 8] Amaiur elkarteak antolatutako Kontzezioko Bertso Jaialdiagaz gozatzeko aukera. Borobil joan da ekitaldia. Amets Arzallus, Miren Amuriza, Andoni EgaƱa, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Nerea Ibarzabal bertsolari markina-xemeindarra aritu dira bertsotan, Maite Berriozabalek gaiak jarrita.
Zaldibarko luizia, sakabanaketa politika, Eusko Jaurlaritzarentzako iragarki bat, nagusitzen doan aitaren osasuna, bertsotan erreferenteak edukitzetik erreferente izaterako jauzia eta bertso jaialdia bera ere izan dituzte gai bertsolariek besteak beste, eta txalo zaparradekin erantzun die bertso gogoz zegoen publikoak.