Mutrikuko Antzerkiaz Blai, beste behin ere antzerki gosea asetzen
Udalak balorazio positiboa egin du. 460 bat antzerkizaleren gosea asetu dute aurtengo antzerki jardunaldiek.
Lau egunez punta-puntako ikuskizunak eskaini ondoren, Mutrikuko Antzerkiaz Blai jaialdiak aurtengoz jaitsi du oihala. Abenduaren 5etik 8ra bitartera kiroldegira hurreratu diren antzerkizaleek gosea asetzeko aukera bikaina eduki dute Porno vs Afrodita, Matriuska, Erlauntza eta Ez do hiru lanei esker.
Mutrikuko Udalak balorazio positiboa egin du, eta mutrikuarren erantzuna “erabatekoa” izan dela azpimarratu dute. “Saio guztiek harrera oso ona eduki dute. Ditugun datuen arabera, aurten 460 bat ikuslek bat egin dute antzerki jardunaldiekin. Pozik ikusi ditugu ikusleak, eta baita antzerki konpainietako kideak ere. Sasi guztien gainetik Mutrikuk kulturarekin bat egiten jarraitzen du”.