Zapatutik [abenduak 12] aurrera, 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 500etik behera duten herrietako ostalaritza establezimenduek zabaldu ahalko dute. Lurraldeen arteko mugikortasunak debekatuta egoten jarraitzen du; soilik lurralde historiko bereko herrien arteko mugikortasuna baimendu du. Neurriok urtarrilaren 11tik aurrera malgutu ahal direla esan dute.
Mugertzaren helburua lanak ondo egitea da, ahalik eta postu onena lortzeko. "Etxeko lanak egin, eta ahal denik eta aurreren sartzea da helburua. Eta txapela lortu ahal baldin badut, hobeto", esan du mutrikuarrak.
Markina-Xemein, Ondarroa, Lekeitio, Munitibar, Berriatua eta Mundakako zentro soziosanitarieotako beharginei egingo dizkiete probak. 10:00etan hasiko dira PCR probak egiten. Guztira, 257 profesionali egingo zaizkie.
Epaimahaiak esan du film laburra gauza askorengatik gustatu zaiela: "Nondik abiatu duten ideia, teknika, umorea, hizkuntza nola baliatu duten...". Lan "originala" dela diote, eta atzean "lan handia" dagoela nabaritzen dela gaineratu dute.
Markina-Xemeingo Leartiker Zentro Teknologikoak, Europako 15 herrialdetako 20 kidegaz batera parte hartu duen FACE in itinere proiektuaren baitan garatu dute atari berria.
85 urtegaz zendu zen atzo [abenduak 8]. 1952an egin zuen debuta profesionaletan Zaragozan, eta 1977 urtean erretiratu zen. Bihar emango diote azken agurra.
Gaur egun eskualdean batzen diren 14.000 errefusa tonetatik 2.100 tona industrialdeetan batzen direla diote. Hobetu beharrekoak aztertuta eta hautemanda dituztela eta bileretan horiek azpimarratuko dituztela diote.
Ikasle etorri berrientzat Gabonetan gauzatuko den Bidelagun programa antolatu dute. Euskaragaz lehen hartu-emana edukitzeko euskara ikastaroa ere antolatu dute. Parte hartzea doakoa da; zabalik dago izen-ematea.
Azken 24 orduetan soilik positibo berri bat erregistratu dute Lea-Artibai eta Mutrikun; kasu berria Ondarroan erregistratu dute. Intzidentzia maila herri guztietan ari da jaisten. Ospitaleratuta daudenen kopuruak gora egin du, eta ZIUn daudenenak aldiz, behera.
Proiektua astelehenean aurkeztuko dute Beikozinin. Aurkezpenagaz filma gauzatzeko laguntzaileak lortu nahi dituzte.
Domekako emanaldirako sarrerak agortuta daude. 'Gabonetako Ipuinak' liburu musikatua aurkeztuko du IƱigito Txapelpunkek.
Asfaltatze lanek iraungo duten tartean kalea itxita egongo da. San Juan Txurru kaleko ibilgailu batzuk ere kendu egin beharko dira kamioien joan-etorria errazteko.
'Karraspioko bidia' argazkiarentzat izan da lehen saria. Txopitearen 'Mareerrota' argazkiak jaso du bigarren saria eta Jose Jabier Uskolaren 'Elurra mara-mara' argazkiak hirugarrena.
Udalak balorazio positiboa egin du. 460 bat antzerkizaleren gosea asetu dute aurtengo antzerki jardunaldiek.