Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aitor Saizar eta Gorka Aginaga, Euskal Herriko txapeldun

Behetik gora joan, eta erregulartasuna matenduz, Euskal Herriko Rally Txapelketa irabazi dute Aitor Saizar berriatuarrak eta Gorka Aginaga ondarrutarrak. Diotenez, aurtengo helburua zen auto berriari «kilometroak egin» eta «neurria hartzea».

Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua,Ondarroa
2020/12/10

Itxarotako saria heldu zaie Aitor Saizar pilotu berriatuarrari eta Gorka Aginaga kopilotu ondarrutarrari aurten. Lasterketa edota txapelketaren bat irabazteko erronka zeukaten aspalditik. 2020ak biak ekarri dizkie.

Lasterketak irabazteko lehian egon dira askotan, hainbat podiumetara igo dira, eta 2015ean bigarren sailkatu ziren Euskal Herriko txapelketan. Baina sari handia orain heldu zaie. Zortzi urte elkarregaz lehiatzen ibili eta gero, Euskal Herriko txapeldunak dira. «2015ean irabazteko borrokan egon ginen, eta gure helburuetako bat zen urteren batean txapelketa bat irabaztea eta lasterketa bat irabaztea. Eta aurten biak etorri dira. Lasterketa ez dut Gorkagaz irabazi, baina berak irabaztea beste da», dio Saizarrek. Kirol ibilbideko lehen garaipena Alazne Apalantzagaz lortu zuen Lesakako Rallysprintean, irailean.

Auto berria probatzen. Peugeot 207 Super 2000 autoagaz aritu dira aurten. Aurtengo helburua zen auto berriari «kilometroak egin» eta «neurria hartzea». Txapelketan mantendutako erregulartasunak fruitua eman die. Behetik gora joan dira aurten: «Erregulartasunagaz jokatu dugu. Auto berria izanik beti nahi izaten duzu bizkor joan, baina ez duzu lehenengotatik lortzen. Behetik gora egin dugu, eta erregulartasunagatik irabazi dugu», nabarmendu du pilotuak. «Uste dut konstantzia eta lasterketetan ez erretiratzea falta izan zaigula, eta hori auto berriagaz etorri zaigu», gehitu du kopilotuak.

Autoa lasterketetan probatu dute, eta emaitza ona eman die. «Denboraldia hasi aurretik guretzat ez zen helburua lasterketak irabazteko moduan ailegatzea, urte hau lasterketetan autoa probatzen joateko moduan hartu genuen; gu autora egiteko eta autoa gure egiteko. Oso gustura gaude autoagaz. Ez du arazorik eman, eta bai emaitza aldetik eta baita autoaren fidagarritasun aldetik ere balorazio oso positiboa egin dugu».

Gernika-Lumoko rallya izan da txapelketaren azken proba. Argazkia: Ander Barturen

Aurtengo egoeragatik, Euskal Herriko txapelketarako puntuagarriak izan diren hiru lasterketa bakarrik egin dituzte, eta azkenengo rallyra hiru pilotu ailegatu ziren irabazteko aukerekin. «Hiru lasterketatan txapelketa bat aurretik erabakitzea oso gaitza izaten da. Oso estu egon zen gauza. Rallyetan zati bat puntuatzen da berezi moduan, horrek aparteko puntu batzuk edukitzen ditu. Eta puntu horiei esker erabaki da txapelketa gure alde», azaldu du kopilotu ondarrutarrak.

Urrian lehiatutako Gernika-Lumoko Rallya izan zen azkena. Saizarrek dioenez, txapelketa nahikoa erabakita zegoela uste zuten, sailkapenean lehenengo zihoan Iraolak abantaila handia zeukalako. Lehenengo tartean berak egin zuen denborarik onena, baina bigarrenean kolpea eduki zuen: «Eta hortxe hasi zen gure saltsa Ivan gernikarragaz. Beti hartu dugu serio, baina hau askoz ere serioago hartu genuen. Gorkak behar asko egin zuen ni motibatzen. Lehenengo bi zatietan denbora asko galdu genuen, eta argi geneukan Ivanek irabazten baldin bazuen, guk power stage-a irabazi behar genuela. Berak lasterketa irabazi zuen, eta guk power stage-a, eta txapeldun geratu ginen. Presioagaz hartu nuen; zati bakoitzean nahikoa presio neukan».

Urte arraro honetan, lehen garaipena eskuratu dute, baina etxeko rallya ez da egin, eta pena hori geratu zaie: “Arantza handia daukat”, dio Aitor Saizarrek

Aginagari 2015ean gertatutakoa etorri zitzaion burura: «Orduan ere horrela heldu ginen azken lasterketara. Hiru pilotu geunden irabazteko aukerekin, eta esan liteke guk galdu genuela, txarto korritu genuelako baldintzengatik. Oraingoan, Iraola erretiratu zenean, pentsatu nuen geneukan aukera ezin genuela galdu; aurten ezin genion ihes egiten laga. Uste dut estra bat eman genuela txapeldunak izateko».

Etxeko proba falta. Normalean, bost bat rally izaten dira puntuagarriak. Aurten hainbat geratu dira bertan behera, tartean, eurentzat garrantzitsuena dena, Lea-Artibaikoa. Urte arraro honetan, lehen garaipena eskuratu dute, baina etxeko rallya ez da egin, eta pena hori geratu zaie: «Arantza handia daukat. Baina egin izan balitz, lehenengoa izango litzateke, eta auto berriagaz eta urduritasunagaz, agian, egoerarik onenena ez zen izango lan polit bat egiteko», dio berriatuarrak.

Txapelketa irabazi dute, eta hortaz, hurrengo helburua etxeko lasteketa irabaztea da: «Duda barik. Beti esan dugu Lea-Artibaiko Rallya edota txapelketa bat irabazteak egingo ligukeela ilusio gehien».

Urte hauetan alboan izan dituztenei eskerrak eman dizkiete, familiekoei eta hurbilekoei, eta batez ere pilotuaren Enrique aitari, Mireia arrebari eta Iñaki Arbuluri

2012an hasi ziren elkarrekin lehiatzen, eta lagun handiak. «Anaiak» bihurtu dira. Etxetik, familiatik datorkie zaletasuna, eta biak aitekin hasi ziren probetan parte hartzen. Aginagak 2007an debutatu zuen aitagaz, eta 2012ra arte beragaz aritu zen kopilotu moduan. Saizar kopilotu moduan hasi zen 2008an, klasikoen modalitatean. Abiaduran, berriz, 2010ean kopilotu moduan debutatu zuen Ander Txakartegi berriatuarragaz, eta 2011n Urrakiko Igoeran debutatu zuen pilotu modura.

«Alkar irakasten joan gara. Aurretik esperientzia apur bat geneukan, ibilita geunden, baina ez asko. Elkarrekin ikasten joan gara urte hauetan, esperientzia hartzen. Inoiz lehiatzen gara beste kide batzuekin, baina erosoen elkarrekin sentitzen gara», azpimarratu du ondarrutarrak.

Urte hauetan alboan izan dituztenei eskerrak eman dizkiete, familiekoei eta hurbilekoei, eta batez ere pilotuaren Enrique aitari, Mireia arrebari eta Iñaki Arbuluri: «Azken urteetan gure prestatzailea eta mekanikaria da; zutabe garrantzitsua da guretzat. Txapelketa Aitor Saizarrek eta Gorka Aginagak irabazi dutela ikusten da, baina rallyko auto baten atzean hainbeste jende dago».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.