Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gabon kontzertu berezia eskainiko du Lekeitioko Musikaiak

Musika eskolako ikasle eta irakasleekin prestatutako bideo txikiak plazaratuko dituzte Musikaiaren plataformetan. Abenduaren 15ean hasiko dira emanaldiekin.

Musikaia Musika Eskolako Koral Txikiko ikasleak. Argazkia: Musikaia
Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/12/10

Urtero Gabon kontzertua ematen du Lekeitioko Musikaia Musika Eskolak Andra Mariren Zeruratzea Parrokian. Kontzertu oso jendetsua izaten da, musika eskolako ikasle askok eta koruek ere parte hartzen dute, eta entzuleak ere ugari izaten dira. Baina, momentuko osasun egoeran jende hori guztiori batzea ezinezkoa denez, eta edukiera kontrolatzea oso gaitza dela ikusi dutenez, emanaldiak jendeari bideo bidez helaraztea pentsatu dute.

“Parrokian edukiera kontrolatzea oso gaitza zela ikusten genuen, eta emanaldia Ikusgarrin egiteak oso jende gutxik parte hartzea suposatzen du. Talde bat sartuta segituan beteko litzateke aretoa, eta 45 bat minutuko emanaldi bat eskaini ahal izateko talde asko behar dituzu. Talde asko ekartzeak publiko askoz gehiago erakartzea dakar. Beraz, Gabon kontzertua antolatzea oso gaitza zela ikusten genuen”, azaldu du Oihana Etxabe Musikaia Musika Eskolako zuzendariak.

Abenduaren 22an ziren kontzertua emateko, eta egun horretan bertan bideo batzuk kaleratzea zen hasierako asmoa. Baina, lan handia eskatzen duen arren, hainbat ikasle eta irakasle animatu dira parte hartzera. Kamara taldekoak, kamara txiki, musika tailerreko txikiak, metal taldekoak, klarinete ikasleak, saxofoikoak, gitarrakoak, Folk Txiki Taldeak, Jazzkonbo Taldeak, trikitixak, koruak… Guztira hamabi emanaldi izango dira. Hori dela eta, egun bakarrean barik, bideo bakoitzari bere garrantzia emanez, egitarau berezi bat prestatu dute Gabon aurreko egunetarako.

Abenduaren 15ean hasiko dira emanaldiekin eta bideo bat goizean eta beste bat arratsaldean kaleratuko dute, 11:00etan eta 15:00etan, hain zuzen ere. Emanaldiko egunak, ostera, ondorengoak izango dira: abenduak 15, 16, 17, 18, 21 eta 22. Eta bideoak Musikaiaren Youtube, Instagram eta Facebook orrien bidez ikusi ahalko dira. Gainera, Musikaiaren webgunetik ere lotura bat egongo dara sare sozial horietara joateko.

Musikaia Musika Eskolako Musika Tailerreko ikasleak. Argazkia: Musikaia

Etxabek aurreratu duenez egitaraua era askotako doinuek osatuko dute. Gabonetako kantak izango dira batzuk, Silent night, Kanpaiak jaietan eta Din dan don beste batzuen artean, eta Gabonekin zerikusirik ez daukatenak ere eskainiko dituzte: Kanuto Zizilindro, Frozen filmeko kanta, En Tol Sarmiento taldearen beste bat…

Berezienetako bat koruek egingo duten bideoa izango dela gaineratu du zuzendariak. Bihotza Begietan jarri diote izena abestiari. Lau koruk hartuko dute parte: Koral Txikiko lehen eta bigarren mailak, Koral Gaztek eta Kantakai Koralak. Gozategin abesti bat ideia modura hartuta, doinua moldatu eta Gabon kanta bihurtu dute. Partituraren konponketak Etxabek berak egin ditu eta letra, berriz, Musikaia Musika Eskolako ikasle baten guraso batek. “Gabonetako ikutua dauka, baina betiko Gabonetako kanta izan barik, gaur eguneko egoerari lotuta dago, itxaropen puntu bat dauka. Oso letra polita egin digu”.

Dena lotuta daukate, eta azken ikutuak besterik ez zaizkie falta emanaldi berezien prestaketagaz amaitzeko. Emaitzagaz abenduaren 15etik aurrera gozatu ahalko da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.