Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Larrotegi futbol zelaiko argiteria aldatuko du Lekeitioko Udalak

Hiru fasetan egingo dituzte Lekeitioko futbol zelaiaren berrikuntzak; lehenengoan aldatuko dute argiteria. Lanak Gabonak orduko ematea da udalaren asmoa.

Lekeitioko Larrotegi futbol zelaia. Argazkia: Lekeitioko Udala
Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/12/10

Lekeitioko Udalak 2020rako aurrekontuetan onartu zituen proiektu nagusien artean futbol zelaiaren lehen fasea zegoen (230.000 euro). Lanak maiatzean ziren hastekoak, baina COVID-19 pandemiak eragindako osasun egoera dela eta, proiektua atzeratzea erabaki zuen udalak. “Pandemiaren eraginez ez genekien aurrekontuetan zeintzuk aldaketa egin beharko genituen, eta momentuz bertan behera utzi genuen proiektua”, azaldu dute.

Hala ere, Larrotegi futbol zelaiak 25 urte bete ditu aurten, 1995eko irailaren 4an inauguratu zen, eta, beraz, berrikuntza lanak egitea beharrezkoa dela ikusten du udalak. Horrela, urtea amaitu orduko proiektuari kolpe diote berriz eta lanekin hastea dute asmoa.

Larrotegi berritzeko lanak bi fasetan egitea zeukaten aurreikusita, baina, orain, hiru epetan egitea erabaki dute. “Lehenengo futbol zelaiko argiteria aldatuko dugu, ondoren egin beharreko obratan eraginik ez daukalako”, argitu dute. Aldaketa hori egiteko lizitazioa urtea amaitu orduko ematea da udalaren asmoa eta Gabonen ondoren argien aldaketagaz hastea. 83.000 euroko inbertsioa izango da hori.

Ondorengo faseetan berdegunea zabaltzeko lanak egingo dituzte, inguruko eremuaren itxidura birmoldatu, berdegunea aldatu eta beste lan batzuk ere eramango dituzte aurrera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.