Azken orduetan intzidentzia tasak zer edo zer gora egin du Mutrikun eta Lekeition
Positibo bana atzeman dute Lekeition eta Mutrikun. Ondarroa, Lekeitio eta Mutriku gune horiko udalerrien zerrendan mantentzen dira.
Atzo [abenduak 21] egindako azterketetan 2 positibo berri atzeman dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun. Positibo berriak Lekeition eta Mutrikun erregistratu dituzte, bana herri bakoitzean. Datu horiek kontuan hartuta, bi herri horietan azken orduetan intzidentzia tasak zer edo zer gora egin du.
Mutrikuk, esaterako, gune horiko udalerrien zerrenda egoten jarraitzen du. Atzo [abenduak 21] 187,48ko intzidentzia maila metatua zeukan, eta azken 24 orduetan kasu barri bat erregistratu ondoren, 100.000 biztanleko 206,22ko tasa edukitzera pasa da; 18,74 puntu gehiago. Lekeitiok ere gune horian jarraitzen du. Azken orduetan, 13,8 puntu igota, 165,61 tasa izatetik 179,41 tasa edukitzera pasa da. Ondarroan, ostera, intzidentzia maila bere horretan mantendu da; 81,49.
Lurraldeka. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban atzo [abenduak 21] 7.660 test diagnostiko egin zituzten. Horietatik 307 positibo atzeman zituzten: 141 Bizkaian, 103 Gipuzkoan, 61 Araban eta 2 hiru lurraldeetatik kanpo bizi diren pertsonetan. Horietatik 53 pertsona ospitaleratu egin behar izan zituzten. Gaur gaurkoz, COVID-19a kutsatuta dauden 92 paziente larri daude ZIUn, aurreko egunean baino 5 gutxiago.