Itziar Lete mutrikuarra, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidente berria
Danok Bat Pelotazale Elkarteko kidea kargua hartzen duen lehenengo emakumea da. "Ilusioz beteta" hartu du kargu berria.
Itziar Lete Andonegi mutrikuarra izango da aurrerantzean Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidentea; Andoni Lertxundiren lekua hartu du karguan. Danok Bat Pelotazale Elkarteko kidea, gainera, kargua hartzen duen lehenengo emakumea da. Federazioko iturriek azaldu dutenez, Zuzendaritza Batzorderako hautagai zerrenda bakarra izan da Lete buru eduki duena.
Kirol erakundea ondo ezagutzen du Letek. Izan ere, aurreko agintaldian presidenteordea izan zen. Azpimarratu duenez, “ilusioz beteta” hartu du kargu berria. Zortzi laguneko taldea edukiko du bidelagun agintaldi berrian. Honakoek osatzen dute taldea: Andoni Lertxundi Arratibel (presidenteordea), IƱaki Lizaso Perez (diruzaina), Nekane Astigarraga Lete mutrikuarra (idazkaria), Orkatz Argote Erkizia (bokala), Iker Epelde Agirre (bokala), Javier Iraola Calvo (bokala), Itziar Lopetegi Rekalde (bokala) eta Josu Osa Zubia (bokala).