Elurra kostalderaino iritsi daitekeela iragarri dute
Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, abisu horia indarrean egongo da barikutik domekara bitartean [urtarrilak 8-9-10]. Barikuan izotza nagusi izango bada ere, zapatuko 06:00etatik 00:00etara elur maila 0 eta 200 metro artean kokatuko da.
Muturreko tenperatura baxuak, izotza eta elurra. Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, eta azken egunetan egin modura, datozen ordu eta egunak are gogorragoak izango dira. Hori dela eta, abisu horia ezarri dute barikutik domekara bitartean. Zapatuan [urtarrilak 9], gainera, elur maila 0 eta 200 metro artean kokatuko da. “Elurra kostalderaino heldu ahal da”. Dena dela, elurra non egingo duen zehaztea zaila dela gaineratu dute.
Zapatua. Aurreikuspenen arabera, zapatuan 1.000 metroko altueran 15 zentimetrora ailegatu daiteke elur kaparen lodiera. 200 metrotan, aldiz, 5 zentimetrora arteko lodiera egon ahal dela diote. “Zapatu arratsaldean prezipitazioak gehitu egingo dira”.
Domeka goizaldean, elur maila 200 metro inguruan kokatuko da. “Eguerdi partean 300-500 metro artean kokatuko da, baina domeka gauean berriro ere 200 metrotan kokatuko da”.