Ertzaintzak 12 herritar identifikatu ditu Ondarroan
Esan dutenez, urtarrilaren 5ean kalean alkoholdun edariak edaten ari ziren herritar horiek.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, urtarrilaren 5ean hamabi herritar identifikatu zituzten Ondarroan, kalean alkoholdun edariak kontsumitzeagatik. Zehaztu dutenez, identifikatutako herritarrak herriko plaza batean zeuden.
Gaineratu dute Errege Egunaren bezperan [urtarrilak 5] eta Errege Egunean [urtarrilak 6] kontrol gehiago egin dituztela, “justifikatu gabeko joan-etorriak saihesteko eta gainerako osasun arauak betetzen direla bermatzeko”. Bi egun horietan, hiru lurraldeetan 422 isun ipini dituztela esan dute. “Gehienak (159) maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik edo maskara behar bezala ez erabiltzeagatik jarri dira, eta beste 153 mugikortasunean ezarritako mugak urratzeagatik edo gehienez sei pertsonako taldeetan elkartzeko murrizketa ez betetzeagatik. Azken horietatik 104 gaueko ordutegian zirkulatzeko arauak ez errespetatzeagatik jarri dira”.