Azken hiru egunetan 31 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Ondarroan ezik, gainerako herrietan intzidentzia tasak gora egin du barikutik domekara bitartean [urtarrilak 8-10]. Ispasterrek eta Lekeitiok gune gorrian jarraitzen dute, eta, ondorioz, bi herri horietan ostalaritza establezimenduak itxita jarraitzen dute.
Barikutik domekara bitartean [urtarrilak 8-9-10] COVID-19agaz kutsatutako 31 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun: Lekeition 10 kasu atzeman dituzte (3 barikuan, 2 zapatuan eta 5 domekan), 8 Ondarroan (bat barikuan, 5 zapatuan eta 2 domekan), 5 Markina-Xemeinen (2 barikuan, 1 zapatuan eta 2 domekan), 3 Munitibarren (barikuan), 3 Mutrikun (1 zapatuan eta 2 domekan) eta bana Ispasterren eta Berriatuan (bi herrietan domekan erregistra zituzten kasuak).
Tasa. Datu horiekin, Ondarroan izan ezik, intzidentzia tasak gora egin du gainontzeko herrietan. Lekeitiok eta Ispasterrek gune gorrian egoten jarraitzen dute, eta, ondorioz, herri horietako ostalaritza establezimenduak itxita egongo dira, gutxienez eguenera bitartean; Lekeitiok 733,36ko tasa dauka, eta 672,04koa Ispasterrek. Markina-Xemeini gutxi falta zaio gune gorrian sartzeko, 477,61eko tasa dauka eta. Mutriku 169,36ko tasa edukitzetik 225,82ko tasa edukitzera pasa da. Ondarroak, aldiz, eguenean [urtarrilak 7] 350,18ko tasa zeukan, eta atzo [urtarrilak 10] 303,49koa.