Mutrikuko 'Herri Botia' zozketako zenbaki saridunak jakitera eman dituzte
Saritutako hemeretzi zenbakiak eta horien ordezkoak Mutrikuko Udalaren webgunean eta turismo bulegoan daude ikusgai. Saritutako txartelak urtarrilaren 29a aurretik aurkeztu behar dira.
Mutrikuko Udalak Gabonetako Herri Botia kanpainaren zozketa egin burutu zuen barikuan [urtarrilak 8] Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan. Saritan ia 8.000 euro banatu zituzten abenduaren 1etik urtarrilaren 5era herriko 59 establezimedutan erosketak egin dituzten bezeroen artean. Hemeretzi zenbaki izan dira zozketaren saridunak, eta bakoitzak ordezko zenbaki bat du; Mutrikuko Udalaren webgunean eta Mutrikuko Turismo Bulegoan daude ikusgai.
Saritutako txartelak turismo bulegoan aurkeztu beharko dira urtarrilaren 29a orduko. “Epe hori igarota zenbaki saritua agertu ez bada, ordezko zenbakia izango da zozketaren irabazlea. Ordezkoak beste 15 egun edukiko ditu saritutako txartela aurkezteko”. Gaineratu dutenez, pertsona bera ezin izango da bi sariren onuraduna izan. “Kasu hori gertatuz gero, pertsona horrek balio ekonomiko handieneko saria hartuko luke, eta bigarren saria ordezko zenbakiari emango zaio”.
Saridunek kanpainara atxikitutako saltokietan erabili ahal izango dituzte 135 euroko balioa duten bonoak; horiek non gastatu behar diren zozketa bidez erabaki zen. Irabazleek bonuak erabiltzeko urtebeteko epea edukiko dute. Honakoak dira zenbaki sarituak:
- Sari nagusia: 48.362 (ordezkoa: 40.746); 3.105 euro (135 euroko 23 bonu).
- Bigarren saria: 26.817 (ordezkoa: 15.721); 1.080 euro (135 euroko 8 bonu).
- Hirugarren saria: 77.774 (ordezkoa: 45.354) eta 11.222 (ordezkoa: 34.877); 540 euro bakoitzari (135 euroko 4 bonu).
- Laugarren saria: 20.933 (67.028), 22.718 (ordezkoa: 63.634), 77.962 (ordezkoa: 04.375), 69.882 (ordezkoa: 05.637) eta 51.233 (ordezkoa: 46.594); 270 euroko saria bakoitzak (135 euroko 2 bonu).
- Bosgarren saria: 47.708 (ordezkoa: 33.669), 74.267 (ordezkoa: 14.315), 32.753 (ordezkoa: 60.351), 62.302 (ordezkoa: 24.762), 07.026 (ordezkoa: 78.313), 04.547 (ordezkoa: 49.625), 49.489 (ordezkoa: 55.775), 42.646 (ordezkoa: 76.806), 42.830 (ordezkoa: 10.646) eta 65.559 (ordezkoa: 71.865); 135 euroko bonu bat bakoitzari.
Herriko ekonomia indartzeko asmoarekin egindako kanpainari buruzko balorazio ona egin du Mutrikuko Udal Garapen Sailak. “Plazaratutako 80.000 txartelak ia agortu egin dira; denetara, 76.000 txartel inguru banatu dituzte establezimendu guztien artean. Honek zera esan nahi du: azken hilabetean herrian gutxienez 760.000 euroko gastua egin dela, eta herriko ekonomia indartu dugula gu guztion artean. Beraz, zenbaki sariduna izan ez arren, herritar guztiek irabazi dutenaren ziurtasuna du Mutrikuko Udalak”.