Ate automatikoak ipini dituzte Ondarroako Alamedako udal bulegoen sarreran
Udal erregistro orokorrera, kontuhartzailetzara edo organikoa birziklatzeko poltsa organikoak eskuratzera bertaratzen direnen irisgarritasuna bermatzeko aldatu dituzte ateak.
Irisgarritasuna bermatzeko nahiagaz, ate automatikoak ipini dituzte Alamedako udal bulego nagusiko sarreran. Udal erregistro orokorrera edo kontuhartzailetzara bertaratu behar zuten herritar askok sarrerako bi ate “pisutsuak” zabaltzeko zailtasunak izaten zituztela esan dute, eta ate automatikoak arrazoi horregatik ipini dituztela azpimarratu dute udal iturriek.
Alamedako udal bulegoen sarreran, gainera, organikoa birziklatzeko poltsa organikoak eskuratzeko makina ere badago, eta herritarren sarrera-irteerak erraztu eta irisgarritasuna bermatu aldera ere hartu dute ateak aldatzeko erabakia. “Udal bulegoen sarreran koxka txiki bat dago, eta hori ere hobetzeko asmoa dugu. Arrapala bat ipintzea izango da hurrengo urratsa”.