Azken orduetan 15 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain
HITZAren eremua osatzen duten hamahiru herrietatik zortzitan erregistratu zituzten atzo [urtarrilak 18] positibo berriak: 4 Ondarroan, 3 Lekeition, 2 Gizaburuagan, 2 Ziortza-Bolibarren eta bana Berriatuan, Etxebarrian, Markina-Xemeinen eta Munitibarren. Orokorrean, intzidentzia tasak gora egiten jarraitzen du.
Azken 24 orduetan 15 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain; Mutriku ez dute kasu berririk erregistratu: 4 Ondarroan, 3 Lekeition, 2 Gizaburuagan, 2 Ziortza-Bolibarren eta bana Berriatuan, Etxebarrian, Markina-Xemeinen eta Munitibarren. Kasu berriak atzeman dituzten herri horietako intzidentzia tasak gora egin du, Ondarroan ezik. Kasu batzuetan, gainera, biztanle kopurua dela eta, nabarmen igo da tasa. Mutrikuren kasuan, gune horira pasatu da intzidentzia tasa 300 azpitik kokatu eta gero.
Gaur gaurkoz, ondokoa da herriz herriko intzidentzia tasa (azken 14 egun hartzen dira kontuan):
- Amoroto: 240,96
- Aulesti: 0
- Berriatua: 238,66
- Etxebarria: 402,68
- Gizaburuaga: 1.000
- Ispaster: 268,82
- Lekeitio: 844,06 (azken orduetan 25 puntu inguru jaitsi da)
- Markina-Xemein: 975,12 (azken orduetan ia 200 puntu igo da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 1.091,70
- Ondarroa: 303,49 (azken orduetan 20 puntu inguru jaitsi da).
- Ziortza-Bolibar: 1.138,95
Bestalde, gogorarazi behar da gaurtik aurrera [urtarrilak 19] Lekeitio, Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibar perimetralki itxita daudela, atzoko txosten epidemiologikoan [urtarrilak 18] eremu gorrian zeudelako. Eta herri horietako ostalaritza establezimenduak ere itxita daude. Neurri horiek gutxienez barikura arte [urtarrilak 22] egongo dira indarrean; zerrenda berria eguenean argitaratuko duten [urtarrilak 21] txostenaren arabera eguneratuko da, eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.