Sanbizenteetako ekintzak bertan behera utzi dituzte Munitibarren
Munitibar eremu gorrian sartu denez, zapatuko bi kultur ekintzak ez dituzte egingo.
Munitibarko Kultura eta Jai batzordeak 2021eko San Bizente jaiak ospatzeko zapaturako [urtarrilak 23] bi kultur ekintza prestatu zituen (Haiek naiz zirko ikuskizuna eta Apalatxe taldearen kontzertua), baina horiek bertan behera uztea erabaki dute, herria gune gorrian dagoelako.
Jaietako ekintzak bertan behera uzteaz gain, indarrean dauden zenbait jarraibide eman dituzte udal ordezkariek. Frontoia bakarka edo elkarrekin bizi diren artean egiteko erreserbatu daiteke, eta gimnasioa bakarka erabili ahal da aurretiazko erreserbarekin. Gimnasioko aldagela itxita dago.
Udal ordezkariek, gainera, gogora ekarri dituzte 5.000 biztanle baino gutxiagoko herriak eremu gorrian sartzeko kontutan hartzen dituzten 3 faktoreak:
- Udalerriko 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa 500 baino altuagoa izatea.
- 7 egunetan bi positibo baino gehiago egotea.
- Osasun eremuan 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa 500 baino altuagoa izatea.
DATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuren egoera epidemiologikoa; herriz herriko datuak.