Txakur jabeen inplikazioa bilatu nahi dute Lekeition, "herria garbi mantentzeko"
Lekeitioko Udalak azaldu duenez, txakur kakak izan ziren Lekeitio Lagunkoiko parte hartze prozesuan askotan errepikatu zen arazoetako bat. Arazo hori, hain zuzen ere, “begi bistakoa” dela esan dute. Horri nola edo hala irtenbide bat eman asmoz, kanpaina bat jarri dute martxan, Zure txakurra, zure erantzukizuna lelopean. “Kanpainak txakurren jabeen inplikazioa lortzea du helburu, herria garbi mantentzeko eta jabeek euren txakurren gain daukaten ardura gogoraraziz”.
Kanpainaren karteletan, hain zuzen, leloaz gain, ondoko esaldia agertzen da: “Kaka egiten duenean, batu mesedez. Herriko kaleak txakur kakarik gabe, denontzako askoz hobe”.