Iaz 17 emakumek jasan zuten indarkeria matxista Lekeition
Ertzaintzak, Arreta Psikologikoak, Osakidetzak eta Arreta Juridikoak emandako emakumeen kontrako indarkeria kasuen datuak ezagutzera eman ditu Lekeitioko Udalak.
Indarkeria matxista, fisikoa, psikologikoa zein sexuala, egungo gizarteak bizi duen gaitz larria da, emakumea izateagatik gertatzen dena. Eta kasu horiek uste baino hurreago daudela aditzera eman du Lekeitioko Udalak. Lekeitiok ere egoera hori bizi du. Gure senide, lagun, ezagunak, hurbilekoek ere jasaten dute”.
Udalak jakitera eman duenez, iazko urtean, Lekeition, emakumeen aurkako 17 indarkeriaren kasuren berri eman zuten Ertzaintzak, Arreta Psikologikoak, Osakidetzak eta Arreta Juridikoak. Horien artean, gainera, adin txikikoak ziren bi. Gainera, salatzen ez diren kasuak ere badaudela ere gaineratu dute, “arazoaren larritasuna agerian utziz”.
Udalak gogora ekarri bezala, indarkeria matxista ez da soilik indarkeria pairatzen duten emakume eta nesken arazo pribatua: “guztion ardura da horren aurrean jarrera aktiboa izatea eta onartezinak diren jarrerak salatzea”.