Aldundiak banda zabala Bizkai osora zabaltzeko lanak hasiko ditu
10 milioi euroko inbertsioa eginda, Bizkaiko 7.621 ataritara hedatuko da zuntz optikoaren sarea. Lea-Artibain 2022an hasiko dira lanekin.
Interneterako abiadura handiko konexiorik ez duten eta eremu zurietan dauden etxebizitzetara zuntz optikoa zabaltzeko lanak hasiko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak astelehenean. Hain zuzen, lurraldeko 7.621 ataritara –8.190 etxebizitza– zabaldu gura dute zuntz optikoa.
Eremu zuriak telefonia-operadoreek teknologia hori hedatzea aurreikusten ez duten abiadura handiko Interneteko estaldurarik gabeko guneak dira. Hori horrela, gune zurietan dauden eta abiadura handiko konexiorik ez duten Bizkaiko etxebizitza eta negozio guztietara zuntz optikoa eramateko hamar milioi euro inguruko inbertsioa egin du aldundiak diru laguntza baten bidez. «Diru laguntza horren bidez zuntz optikoa zabaltzeko beharrezkoak diren lanen kostuaren %90 ordaintzen da», azaldu du Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak.
Lea-Artibain. Guztira 602 jarduera eremutan ezarriko dute zuntz optikoa. Rementeriak zehaztu duenez, lan horiek %100ean amaituko dira aurten Enkarterri, Arratia, Mungialdea eta Uribe Kosta eskualdeetan. Halaber, aurten Busturialdeko eta Durangaldeko herri batzuetan zuntz optikoa zabaltzeko lanak hasiko dira, eta lan horiek guztiak 2022an bukatuko dituzte. Datorren urtean zuntz optikoaren sarea osatuko da Busturialdeko eta Lea-Artibaiko etxebizitza sakabanatuetan.
Sarea osatzen denean, zuntz optikoaren eremu zurietan sakabanatuta dauden atari guztiei abiadura handiko Internet eskainiko zaie hurrengo baldintza hauetan: gutxienez 300 megako konexio simetrikoa izango dute, datuak mugarik barik transferitu ahal izateko; baldintza ekonomikoak dentsitate handiko eremuetan egiten diren merkatu eskaintzen antzekoak izango dira; alta eskaerei gehienez ere hamar egunetan erantzun beharko zaie; eta, zerbitzua etetea dakarten gorabeheren %95, gutxienez, 24 ordu baino gutxiagotan konpondu beharko da.
Bi faseak amaitutakoan, zenbait gune «konexiorik gabe» gera litezkeela arreratu du ahaldun nagusiak, estalduratik eduki ez arren estaldura-eremu gisa katalogatuta daudelako eta sarbidea 5G teknologiaren garapenaren mende dagoelako
Aldundiaren jarduera hori Herri txiki, aukera handi proiektuaren barruan sartzen da –Bizkaiko lurralde historiko osoan aukera berdintasuna eta bizitza kalitatea bultzatzera bideratuta dagoen programa–. Rementeriak aldundiak azkenaldian garatu duen «proiektu garrantzitsuenetakotzat» jo du, «Bizkaia hobea uzten dielako hurrengo belaunaldiei». Bere berbetan, «gizarte hobea, konektatuagoa, trinkoagoa eta bizitza kalitateduna» lortzen da horrela.
Banda zabala zabaltzeko egin beharreko lanek 100 bat lanpostu mantentzea ahalbidetuko dutela gehitu du Rementeriak.
Hirugarren fasea. Bi faseak amaitutakoan, zenbait gune «konexiorik gabe» gera litezkeela arreratu du ahaldun nagusiak, estalduratik eduki ez arren estaldura-eremu gisa katalogatuta daudelako eta sarbidea 5G teknologiaren garapenaren mende dagoelako. Rementeriak iragarri du aldundiak udalekin eta Eusko Jaurlaritzagaz batera egingo duela lan estaldurarik gabeko itzalpeko eremu horiek detektatzeko eta Espainiako Gobernuari horiek eremu zuri izendatzeko beharra helarazteko.
Katalogazio horrekin aldundiak eremu horietan aldaketak egin ahal izango ditu eta, horretarako, beste bost milioi euroko diru sail gehigarria gorde du, «sakabanatutako azken etxebizitza horietara abiadura handiko konexioak eramateko lanak diruz laguntzeko».