Iaz Berriatura bizitzera joan zirenei ongietorria emateko ekitaldia egin dute gaur, bigarren urtez. Herritar berriek euren esperientzia kontatu ahal izan dute.
10 milioi euroko inbertsioa eginda, Bizkaiko 7.621 ataritara hedatuko da zuntz optikoaren sarea. Lea-Artibain 2022an hasiko dira lanekin.
Zapatuan urtebete beteko da Zaldibarko zabortegia amildu zenetik, eta mobilizazioak deitu ditu Zaldibar Argituk. Joaquin Beltran zabortegitik lehenbailehen ateratzea exijituko dute.
8 urtetik aurrerako gaztetxoei dago zuzenduta Beikozinik antolatu duen tailerra. Barikuan amaitzen da izena emateko epea.
Ekitaldia barikuan [otsailak 5] izango da, 18:00etan, Ziortza-Bolibarko frontoian.
Azken 24 orduetan hiru kasu gehiago erregistratu dituzte: 1 Amoroton, 1 Etxebarrian eta 1 Ondarroan. Hain zuzen ere, Amoroton eta Etxebarrian igo da intzidentzia tasa, baina gainerako herrietan behera egin du. Lekeitioko Uribarren Abaroako egoiliarrei txertoaren bigarren dosia ipini diete gaur.
Zerbitzua ematen hasi zirenetik sei auto, hiru furgoneta, hiru ziklomotor, bi quad eta kuadriziklo arin bat kendu dituzte udalerriko bide publikoetatik. Beste hamar bat ibilgailu ere txatartegira eramateko begiz jota ditu Udaltzaingoak.
Eguenean eta barikuan Goiko Plazan ipiniko duten karpan bazkide egiteko aukera egongo da. Karpa 09:30etik 13:30era egongo da zabalik. Zabiel Jauregia ere berdez argiztatuko dute.