Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kontzertu bat antolatzeko xehetasunei buruzko tailer bat eskainiko dute Ondarroan

8 urtetik aurrerako gaztetxoei dago zuzenduta Beikozinik antolatu duen tailerra. Barikuan amaitzen da izena emateko epea.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/02/03

Europako kontzertu aretoen Open Club Day egunaren harira, kontzertu bat antolatzeko xehetasunei buruzko tailerra eskainiko dute Beikozinin, zapatu [otsailak 6] arratsaldean. Open Club Day ekimenean parte hartzen duten Europako kontzertu aretoek ate irekiak jardunaldi bereziak antolatuko dituzte egun horretarako; askotariko ekintzak antolatu dituzte aretoak barrutik ezagutzera emateko. Beikozinira gerturatzen diren gonbidatuek, esaterako, agertokiaren atzean gertatzen den guztia deskubritzeko aukera edukiko dute.

17:00etatik 20:00etara eskainiko dute doako tailerra, eta, zehaztu dutenez, 8 urtetik aurrerako gaztetxoei dago zuzenduta. Bertan parte hartu nahi dutenek beikozini@gmail.com posta elektronikora idatzi beharko dute; barikuan [otsailak 5] amaitzen da izena emateko epea. “Osasun neurriak direla eta, parte hartzaileek banan-banan egingo dituzte probak. Txandak antolatzeko nahitaezkoa da izena ematea. Parte hartzaile bakoitzari posta elektronikoz jakinaraziko diogu zer ordutan etorri behar duen”. Beikoziniko arduradunek iragarri dutenez, izena ematen duten pertsona kopuruaren arabera antolatuko dute txanden iraupena.

Ikastaroari dagokionez, zuzeneko ikuskizun bati buruzko bitxikeria eta jakin beharreko guztiak erakutsiko dizkiete gaztetxoei. Halako ikuskizun bat egiten duen profesional baten azalean jartzeko aukera edukiko dute, hain zuzen. Zuzeneko bat antolatzeko behar diren ekipo teknikoak ere probatuko dituzte; soinu mahai bat edo agertokiko argiak zelan erabili irakatsiko diete, esaterako. “Kontzertu bat osotasunean zelan antolatzen den erakutsiko diegu, azken finean. Musika taldeek bidaltzen duten rider teknikoetako bat hartu, eta taldeak eskatzen dituen behar horiek guztiak zelan prestatzen diren simulatuko dugu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.